Bilbao Arenak eztanda egin zuen atzokoan norgehigoka bukatzeko 6 seguduren faltan. Miribilllan bildutako 5108 pertsonek tentsioa askatu zuten Michael Ericen txapelaren ostean. Jokaldi erabakiorra baloia uztairako bide zuzena bitzuen eta Lietuvos Rytas puntu bat goitik jartzeko aukera zuten. Gero Mumbruk berari egindako kirolez kanpokoaren osteko bi jaurtiketetako bat lortu eta azkenenko jokaldian, kapitainak albotik Erici baloia jarri zion niigeriarrak berak gustoko duen eran uztaia birrintzeko.
Ez zirudien sufrimendu horretara iritsiko zenik ordea. Jonathan Taburen baja zuen Bilbao Basketek (ia hikabete egongo da antolatzaile belgikarra kantxetatik kanpo belauneko zuntz haustura batengatik) 10 punturen bueltako errentak izan baitzituen partiduaren momentu askotan. Defentsan ondo eta erasoan txukun, pasa den astean "beltzezko gizonek" Alba Berlinen kontra egindako akatsetatik ikasgaia ikasi zutela ziruidien. baina lituaniarrak ere garaipen barik etorri ziren Bilbora eta, premian egonda, hortzak estutu zituzten partiduan sartzeko. Eta lortu ere. Norgehiagoka bukatzeko sei minuuren faltan jari ziren kanpotarrak goitik markagailuan (6-7 izan zen euren azkenengo errenta) eta urduritasuna nagusi zen pabilioian, harmailetan behinik-behin. Erasoko jokaldi nahasiak bi zonetan, markagailuan aldaketak eta arestian aipaturiko jokaldi erabakiorra. Egiari zor, gaur jokaldia 5 aldiz ikusi behar izan dut errepikatuta baloiak goranzko ibilbidea zuela ikustek eta, hortaz, Bilbao Basketen pibotaren jokaldia legala zela ikusteko.
Azkenenan, irrifarrak nagusi harmailetan eta jokalarien artean Eurocupen lorturiko lehenengo garaipenaren ondorioz (80-76). Mumbru (19puntu, 11 lehenengo laurdenean), Bamforth (14 puntu), Hervell eta Eric (10 puntu= nabarmendu ziren etxekoen artean. Lituaniarren aldetik bost jokalarik 10 puntu edo gehiago lortu zituzten (LOganek 19, Gordonek 16, Gudaitisek 14 eta 10na Jomantas eta Fisherrek).
Fuenlabrada izango da Bilbao BVasketen hurrengo arerioa Eurocupen Fernando Martin pabiioian azaroaren 2an arratsaldeko 20:30etan. Talde madrildarra azken egunetan berri iturri izan da, izan ee Carlos Cabezas kanporatu baitu.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga