Retabet Bilbao Basket jaio da

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko urr. 27a, 20:03

Argazkia: Bilbao Basket

Kirol apostuen enpresa izango da talde bilbotarraren babesle nagusi berria hurrengo zazpi urteetan.

Azkenengo egunetan zabaldutako zurrumurrua egia bihurtu da. 2008tik babesle txiki bat zena taldearen babesle nagusia izango da hurrengo zazpi urteetan. Orain arte Dominion Bilbao Basket moduan ezagutzen zena, Retabet Bilbao Basket deituko da aurrerantzean.

Bilbao Arenan egindako prentsaurrrekoan Carlos del Campo diruzianak azaldu du akordio onuragarria dela taldearentzat eta, kazetari bati erantzunez, beste babesle txiki batzuen bila jarraitzen dutela lanean adierazi du. Camporen hitzetan, "babesle bakarrean ez du sinisten Administrazio Kontseiluak, batzuk egon behar direla dirua jartzen babesleetako bat joatekotan finantzak guztiz ez desorekatzeko".

Argazkian ikus daiteke taldearen harmarri berria. Harmarriari buruzko galdera bati erantzunez, Bilbao Basketen diruzainak esan du aurrekoak "oroimen onak" ekartzen zizkiola, baina "txarrak ere" eta, "aro berriari ongi etorria emateko" aldaketa egokia dela.