Denboraldi irregularra

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2017ko uzt. 10a, 22:34

Urtea ez da batere ona izan. Kopa eta play-offerako sailkatu ez eta Eurocupen lehnengo fasean kamporatuak izan ziren "beltzezko gizonak"

Maiatzetik ona denbora nahiko pasa da denboraldiaren ebaluazio hotza egiteko. Momentuko berotasunean normalean gehiegi pentsatzen ez diren gauzak erabaki, esan edo idazten dira (damutseko adinak direnak askotan).

Aldaketa ugari egon ziren udan (nabarmenenak: Raul Lopezek kirol zuzendaritza hartu zuen, Sito Alonsok Gasteizko bidea hartu zuen eta bere postua Carles Duranek hartu zuen) eta proiektu berri baten sorrera izan zen ez bakarrik bulego eta kirol arloan izandako aldaketak zirela eta, baita ere Retabet enpresak Dominionen lekua hartu zuelako lehen babesle moduan (seigarren jardunaldian). Kontratu luzea gainera, kirol apostuen markak 7 urtetarako sinatu baitzuen. Proiektu berriak ilusioa piztu zuen "marea beltan".

Eta liga hasiera bikaina izan zen. Lehenengo lau norgehiagokak erreskadan irabazi zituzten "beltzezko gizonek". Entrenatzaileak momentu hartan abistu zuen agian erakutsitako errendimendu hori ez zela errealitatera hurbiltzen. Hurrengo hilabeteetan hitz horiek egi bihurtu ziren: hiru porrot, bi garaipen, beste bi porrot, garaipen bat... Txarrena partidu bat eta hurrengoan erakusten zen intentsitate aldaketa, 6-7 puntu irabaztetik, 17-20 puntugatik galtzera pasazen ziren "beltzezko gizonak". Eta horrek ondorio txarrak izan zituen bai ligan (Kopa eta play-offak jokatzerik ez), baita Europan ere (Eurocupen gauza bera gertatu zen, hortaz, lehenengo fasean txapelketatik at geratu ziren).

Zer dela eta gainbehera horiek? Agian jokalari batzuen adaptazio eza, urtean zehar izandako lesioak (Tabu birritan, Mumbruk infiltraturik jokatu zuen batzuetan, Bamforthek fase erregularreko momentu erabakiorrenean...). Zaleok be (ni baren) ilusioz gainezka hasi genuen denboraldia, azkenean dezepzio puntu batekin  bukatu genuen. Egia da taldeak ez zuela mailari eusteko arazo handirik izan baina gehiago espero genuen "marea beltzeko" partaideek.

Aurtengo uda ere aldaketaz beterik dago. Batzuk joan eta beste batzuk etorri. Denbraldi berri bat ilusioa berpizteko.

 

Argazkia: Bilbao Baslet/Aitor Arrizabalaga