2017-2018 denboraldiko egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2017ko uzt. 31a, 13:47

Gaur eguerdian egin da ligako egutegiaren zozketa

Bi iritzi desberdin daude: batzuek nahiago dute maila berdin edo xumeagoa duten taldeen kontra hastea izen handien aurkako norgehiagokak prestatzeko; beste batzuek ordea, talde gogorrenak ahalik eta lasterren kentzea gustoko dute denboraldiak aurrera joan ahala lasaiago ibiltzeko. Iritziak-iritzi, aurtengo denboraldia argazkian ageri den bezela, Real Madrilen aurka hasiko dute "beltzezko gizonek".

Iaz gertatu zen moduan, 17 izango dira ACB ligan lehiatuko diren taldeak. Gipuzkoa Basket eta San Pablo Burgosek hartu dute Manresa eta Betisek utzitako lekua. Hortaz, astero talde batek atseden hartuko du.

Segidan, Bilbao Arenara joateko gorriz markatu behareko daten laburpena duzue:

-Urriak 14/15: Bilbao Basket VS Baskonia (4. jardunaldia)

-Urtarrilak 6/7: Bilbao Basket VS Bartzelona (15. jardunaldia)

-Otsailak 3/4: Bilbao Basket VS Real Madril (19. jardunaldia)

-Martxoak 3/4: Bilbao Basket VS Valentzia (21. jardunaldia)

Maiatzak 12/13: Bilbao Basket VS Gipuzkoa Basket (32. jardunladia)

Bilbotarren egutegi osoa ikusteko, hona hemen taldeko webgunera eroango dizuen linka:

http://www.bilbaobasket.biz/es/noticias/leer%20m%C3%A1s/1446/Calendario%20de%20la%20Liga%20Endesa%2017/18%20para%20RETAbet%20Bilbao%20Basket.html

Kontuan hartzeko beste data batzuk ere badaude: azaroaren 4/5eko asteburuan eta apirilaren 11/12koan (7 eta 27. jardunaldietan hurrenez-hurren) "beltzezko gizonek" ez dute norgehiagokarik izango. Kanaria Handian jokatuko da Kopa otsailaren 15etik 18ra eta Play-Offak maiatzaren 17an hasiko dira.

 

Argazkia: ACB Photo