Bere taldea mailarik gorenean utziz esan dio agur saskibali profesionalari Javi Salgadok. Santutxutarrak, pasa den ekainaren 2an “beltzezko gizonak” ACBn berriz aritzeko garaipena lortuta bere ibilbideari amaiera goxoa eman zion “marea beltzak” lepo bete zuen Bilbao Arenan. Denboraldi hasieratik somatzen zena egi bihurtu zen: taldeko erreferenteerako batek (bai kantxan baita kanpoan), gazteentzat eredu izan denak, kapitainak, zapatilak gordeko ditu.
Prentsaurreko hunkigarria izan zen pasa den ekainaren 28ko eguerdikoa. 14 zenbakiaren jabeak eskerrak eman zizkion bere ibilibidean defenditu dituen elastikoen taldeeei (Maristas, Patronato, Leon, Gipuzkoa Basket, Estudiantes eta, noski, Bilbao Basket), bertan izandako entrenatzaile eta taldekide ohi batzuei ere. Normalean gertatzen den moduan, Salgadok ere negar malkotan egin zuen prentsaurrekoaren zati luze bat, berak aitortu zuenez “emozio asko nahasten direlako”. Zalantza barik, bere eskerrik beroena Olaia (bere emaztea) eta seme-alabentzat izan zen “nahiz eta oraindik gazteak izan eta guztiz kontziente ez izan, nire desiorik handiena haiek ni Bilbao Basketen kamiseta defenditzen ikustea zen eta lortu egin dut”.
Santutxutarrak “beltzezko gizon” moduan12 denboraldi eman ditu bi aro desberdinetan. Guztira 457 lehia jokatu ditu, horietatik 258 ACB ligan, 159 Leben eta 40 Eurocupen eta klubaren eboluzioaren lekuko izna da: gorriz jantzita jokatzeatik gaur eguneko kolorera, La Casillatik BECera eta handik Miribilllara. Bi igoera bizi izan ditu, lehenengoa 2004. urtean proiektua hasi eta baikorrenek espero zuten baino lehenago, eta azkenengoa orain dela hilabete batekoa jeitsi eta hurrengo denboraldira. Hurrengo denboiraldian aulkian izango du lekua Mumbruren alboan.
Baieztatutako berriak eta zurumurruak
Lehenengoen baitan, Jorge Elorduyk ez du bere karguan jarraituko, behin bere kontratua bukatuta. Ordea, “beltzezko gizon” moduan jarraituko dutenak Bemn Lammers eta Thomas Schreiner izango dira Pibot amerikarrak eta joko antolatzaile austriarrak (orokorrean taldekide guztiak bezela) maila oso ona eman dute autengo denboraldian. Rafa Pueyok ere bere kontratua luzatu du eta, hortaz, ez dio kirol zuzendaria izateari utziko.
Zurrumurruen artean, Jaylon Brown, Tomeu Rigo eta Ivan Cruzen kontratu luzapenak eta Rafa Martinez (Valentzia Basketen azkenengo 11 denboraldietan ibilitako hegaleko beteranoa), Ourense taldeko Sergio Rodriguez eta azkenengo denboralidetan Kanaria Handian ibilitako Ondrej Balbin 2’17ko pibot txekiarraren fitxaketak daude. Baita kirol arropa markaren aldaketa ere, Pentex enpresa zaragozarra utzi eta Hummel daniarrarekin harremana hasiko litzateke.
Kirol arlotik kanpo ere berri ezinhobeak etorri ziren txapelketa bukatu eta egun gutxira. Izan ere, taldeak duen zorraren atal handi bat kentzea lortu du hartzekodinekin izandako negoziaketen ostean eta osorik ordaindu beharreko zatia (Foru Ogasuna, Segurtasun Soziala...) hurrengo hamar urteetan egingo du. Pausu oso garrantzitsua da datorren egunetan hartzekodunen lehiaketatik ateratzeko eta ondoren ACBn izena emateko.