Burua altxatu beharra dago

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2020ko eka. 18a, 17:46

"Beltzezko gizonek" ez zuten aukerarik izan Baskonia hobe bati aurre egiteko (64-87)

Valentziako fase finala aurreikusita zegoen baino txarrago hasi zuen Bilboa Basketek. Jakina zen geldi egondako denborak eragina izango zuela baina emandako itxura ez zen batere ona izan. “Beltzeko gizonen” tono fisikoak soilik 15 minutu iraun zuen: hamar jokalariko errotazioa eta falta asko nahiko azkar egiteak esfortsua biderkatzera eraman zuen talde bilbotarra eta Baskoniak atsedenaldira iristeko geratzen ziren azken bost minutuak eta hirugarren laurdena lehia erabakitzeko erabili zituen. Ivanovicenek portzentai bikainak (aipatzekoa euren lesioetatik bueltan ziren Grangerek eta Vildozak hirukoetan 5/7 eta 4/4 hurrenez-hurren) eta gasteiztarren indarra izan ziren norgehiagokaren gakoak.

Lehenengo laurdena 23na bukatu ostean, bigarrenean indartsu hasi ziren Mumbruren mutilak. Gasteiztarren 0-4ko partizla barten ostean, 10-0ekoa lortu zute hurrengo sei minutuetan (33-27). Alde txikia bazen ere, bilbotarrek abantaila ondo kudeatzen zeudela zirudien baina markagailuak 37-32eko emaitza erakusten zuenean, “beltzezko gizonek” egindako faltek eta galdutkao zenbait baloien ostean Baskoniak erantzunik gabeko hamabni punturen ostean, 37-44koa jarri zuten eklektronikoan aldageletarako bidea hartu baino lehen. Atsedenaldiaren ostean Rousellek segidan sartutako bi hirukoen ondoren bilbotarrak bizirik irauten zutela zirudien arren, ez zen horrela izan. 41-44 zen markagailua momentu horretan eta hirugarren laurdena 50-72 bulatu zen; atera kontuak. Bilbotarrentzat azkenengo hamar minutuetan izandako berri on bakarra Miguel Ruizen agerraldia izan zen. Hamazortzi urteko bilbotarrak debuta egin zuen ACBen (iaz Urrezko LEBen minutu apur batzuk jokatu zituen hiruko bat lortuz) eta kantxan izan zen bost minutu pasatxoetan bi puntu eta errebote bat lortu zituen. Bukaeran 64-87 Baskoniaren alde.

Rouselle (12 puntu), Cruz (11) eta Rafa Martinez (20) nabarmendu ziren Bilbao Basketen. Aipatzekoak ere Balvinek hartutako 10 erreboteak.

Baskonian bestalde, aldez auretik aipaturiko Vildoza (20 puntu, 5 errebote, 5 asistentzia) eta Granger (12 puntu, 5 asistentzia) izan ziren gidariak. Antza hiru urtez CSKAra joateko eskaintza duen Shengeliak ere lan handia egin zuen 8 puntu eta 9 errebote lortuta.

Fase final honek ez du atsedenaik hartzeko betarik uzten eta bihar arratsaldeko 15:30etan “ beltzezko gizonek” Joventuten aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Bilbotarren entrenatzaile ohia den Carles Duranek zuzendutako taldeak bartzelonaren aurka lau puntuz galdu bazuen ere, lehia irabazteko zorian egon zen azken laurdenean 17 puntuko aldeari buelta emateko hurbil ibili bait zen.

Denboraldiko helburu nagusia hasieran pentsatu baino errezago lortu eta Koparako sailkatu ondoren, fase honetan egotea esfortsuak dakarren saria da. Espero daigun bihartik aurrera Mumbruk eskura dituen baliabide apurrekin, urte osoan erakutsitako lehiakortasuna berreskuratzea eta hereguneko prentsaurrekoan adierazi bezela arerioei lanak ematen dizkioten.       


Argazkia: Bilbao Basket