Lehiakor baina indarge

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2020ko eka. 20a, 20:31

"Beltzezko gizonek" serio jokatu zuten baina luzapenean Joventutek irabazi zuen norgehiagoka (79-86). Txarrena Schreineren lesioa izan zen. Joko antolatzaile austriarrak belauneko zaintiratua du eta Mumbruk ezin izango du txapelketan zehar gehiago erabili.

Play-offak ez diren fase final honetako bigarren porrota “beltzezko gizonentzat” beste hainbeste norgehiagoketan. Atzo, partiduko azken minutuetara eta luzapenean freskoago eta ideia argiagoekin jokazu zuen Joventut izan zen Mumbruk zuzendutako taldearen borreroa. Porrotaren alde positiboa, talde bilbotarrak dituen ezaugarriak kantxan berriz ikustea izan zen:  lehiakortasuna eta lana, azken hau batez ere jokalariek euren bi taldekiden faltagatik esfortsuak biderkatu behar dituztelako.

Oro har, oso lehia parekatua izan zen, menperatzailerik gabe, defentsa serioa eta markagailuan alde txikiekin, “beltzezko gizonek” hirugarren laurdenean izandako 9 puntukoa kenduta. Bost minutu eta erdiz egon zen Carles Duranen taldea saskiratzerik lortu gabe baina Mumbrurenek ez zuten norgehiagoka apurtu. Atsedenalditik bueltako hamar minutuetako partziala 11-7koa izan zen, oso produkzio urria beste hirurekin konparatuz, (22-23 “Penyaren” alde lehenengoan, 23-20 bilbotarren alde bigarrena eta 17-23 Joventuten alde). Baskoniaren aurkaki lehian bezela, “beltzezko gizonak” indarge gelditu ziren, luzapenena atzokoan. Katalanek denbora gehiagarian lortutako hasierako 0-5ekoa gogorra izan zen Mumbrurenen mutilentzat. Amaieran 79-86. Txarrena Thomas Schreinerrek izandako belauneko zaintiratua. Austriarrak eziz izango du  gehiago jokatu lesio hau dela eta. Bere postua Tomeu Rigo edo Quentin Serronek bete beharko dute Jonathan Rouselle-i atseden emateko.

Bilbotarren artean joko antolatzaile frantziarra izan zen onena 18 puntu eta 4 asistentziekin. Berarekin batera Rafa Maritnez (16 puntu), Emir Sulejmanovic (11 puntu, 5 errebote) eta Ben Lammers (8 puntu, 6 errebote, 4 asistentzia eta 5 txapel). Ondrej Balvin eta Ivan Cruzek hartutako 7na erreboteek ere aipamena behar dute.

Joventuten Prepelic (21 puntu, 5 asistentzia), Xabier Lopez-Arostegi (13 puntu, 5 errebote). Dimitrijevic (11 puntu, 7 asistentzia) eta erabakiorra suertatu zen Morgan (lehia luzapenera eroateko saskiratzea eta denbora gehiagarrian 7 puntu) izan ziren

ACBek sortu duen txapelketa honek ez dauka etenik eta bihar arratsaldeko 15:30etan Txus Vidorretak entrenaturiko Tenerife izango da “beltzezko gizonen” aurkaria.

Brown eta Kulbokaren puntuak, lana eta taldekideei emoten dieten arnasa eta atsedena asko nabaritzen baziren, bihartik aurrera Schreineren falta ere somatuko du Bilbao Basketek. Arestian esan bezela, Rigo edo Serronek hartu beharko dute baloia igo eta talde antolatzeko ardura Rouselle aulkian dagoenean. Gogoratu beharra dago, beste talde batzuek ez bezela, Mumbruk ez duela partidu bakoitzean deialditik kanpo uzteko jokalaririk eroan eta hiru baja garrantzitsu hauen ostean, lehen taldeko 9 gehi Miguel Ruiz juniorra soilik dituela jokatzeko moduan.

Valentziako egonaldia amesgaiztoa bihurtzen ari den arren, espero daigun “beltzezko gizonek” txapelketa modu onean bukatzea. Baskoniaren aurkako norgehiagoka gau txar bat izan zela demostratu zuten atzo Mumbrurenek aginak estutuz eta berea duten lehiakortasuna erakutsiz. Horrek eraman bait du talde bilbotarra, inork espero ez zuen moduan, sailkapenean bostgarren postua lortu eta Koparako txartela lortzera.

 
Argazkia: Bilbao Basket