“Beltzezko gizonek” ez dute errez amore ematen. Bost axola txapelketa hasi baino lehen bi baja izatea, lehnengo norgehiagokan jipoi galanta hartzea, bigarren partidua kontrolpean izan ostean galtzea eta (hori nahikoa ez balitz) hirugarren baja bat izatea. Edozein talderen animoak desagertaraztezko arrazoiak, baina ez Bilbao Basketen kasuan. Mumbruk zuzendutako mutilek zeozer demostratu badute, nortasuna, esfortsua eta ezbeharrei aurre egitea izan da eta hori egin zuten atzokoan ere eurak bezela behar gorrian zegoen Teneriferen aurka.
Lehia hasierako 3-2an eta hirugarren laurdeneko 37-36an izan ezik, “beltzezko gizonak” izan ziren jaun eta jabe, bai markagailuan, baita jokoan ere. Txus Vidorretak zuzendutako mutilak (taldean bere bezela “beltzeko gizon” ohiak diren Huertas, Bogris eta Suarez dituela) ez ziren talde bilbotarrari aurre egiteko kapazak izan, nahiz eta jokalari batzuek lehia oso ona jokatu. Zeistloft 22 puntu (6 hiruko hamarretik), Shermadini (13 puntu), Diez (10 puntu, 5 errebote) eta Salin (10 puntu, 3 asistentzia) nabarmendu ziren kanariarren artean baina euren lana alferrikakoa suertatu zen.
Talde bilbotarraren baitan, Rouselle, Rafa Martinez (13na puntu, 5 eta 4 asistentzia hurrenez-hurren), Sulejmanovic eta Lammers (10na puntu, 10 errebote bosniarrak, beste 4 amerikarrak) nabarmendu ziren. Aipatzekoak ere Balvinen 7 puntu eta 7 erreboteak eta, Ruiz juniorraren aportazioa erea. Joko antolatzaile bilbotarrak 7 puntu eta asistentzia bat lortu zituen jokatutako ia 16 minutuetan. Hasierako plana ez zen arren, egoera ikusita Mumbruk gaztea kantxaratu behar izan zuen eta honek ondo baino hobeto erantzun zuen.
Multozko fasea bukatzeko bi jardunladi geratzen dira eta atzoko garaipenaren ostean “beltzezko gizonek” final erdietara pasatzeko aukera matematiko apur batzuk mantentzen dituzte. Planteatuta ez dagoen helburu hori lortzeko lehenengo pausua bihar arratsaldeko 18:30etan Bartzelonaren kontrako partidua irabaztea da. Hori lortu ezean, hilaren 25ean bukatuko da Bilbao Basketen egonaldia Valentzian.
Argazkia: ACB Photo