2019-2020 denboraldia bukatu da Bilbao Basketentzat, modu egokian ez bada ere. Valentziako txapelketan “beltzeko gizonak” ez dira oso fin ibili eta horrek agian zapore mingotsa utzi du. Baina ligako azken bost partiduetan gertatutakoak ezin du aurretik egindako lana ilundu, fase finaleko gertakariek ez dute bilbotarrek izan duten ibilbidea islatzen.
Ligako aurrekonturik baxuenetakoa (baxuena esango nuke), Urrezko LEB ligatik igo berria, ACBen esperientzia gabeko jokalari asko… Sufritzeko eta beheko postuetan egoteko aukera handiak. Helburu nagusi eta bakarra argi zegoen aurredenboralditik: maila mantentzea; diskurtsoa bakarra baita: hurrengo partiduaz haratago ez dago ezer, oinak balsosan. Eta txapelketa ofiziala hasi baino lehen emaitzak onak izan ez ziren arren, garaipenak heldu ziren eta galtzen ziren partidu apurretan azkenengo segundura arte lehiatzen zuten Mumbrurenek (Zaragozaren aurka hartutako jipoia salbuespena). Jardunaldiak aurrera joan ahala, ustekabean sailkapeneko goiko postuetan ageri ziren “beltzezko gizonak” astero-astero. Talde joko eraginkorra erakutsiz, bilbotarrak (besteak beste) Euroliga jokatzen duten lau talde boteretsuak irabazteko kapaz izan ziren, horietako azkena Bartzelona, bere etxean, luzapenean eta, apostu guztiak apurtuz, Koparako saikapena suposatu zuena.
Malagako zitan final laurdenetan galdu ostean, denboraldiko bi oztopo handiak: Brownen denbora luzeko lesioa eta Bouteillen agurra Unicajak fitxatuta (200000 euro ordainduta). Hegaleko frantziarra taldeko saskiratzaile nagusia eta mogimenduak zalantzak sortu zituen taldearen inguruan, agian Mumbrurenen gainbehera suposatuko lukeelako. Ez zen horrelakorik gertatu eta dinamika onean jarraitu zuten “beltzeko gizonek”. Saikapeneko bostgarren postua da horren adierazle. Gero koronabirusak dena eten zuen eta ikusi dugu amaiera zein izan den.
Jonathan Rouselle (#2), Jaylon Brown (#3), Sergio Rodriguez (#4), Thomas Schreiner (#5), Tomeu Rigo (#7), Ivan Cruz (#8), Rafa Martinez (#10), Miguel Ruiz (#11), Ondrej Balvin (#12), Emir Sulejmanovic (#18), Quentin Serron (#19), Tyler Haws (#33), Ben Lammers (#44), Axel Bouteille (#83) eta Arnoldas Kulboka (#98). Alex Mumbru, Lolo Encinas eta Javi Salgado buru zuen talde teknikoak zuzenduta, honek izan dira 2019-2020 denboraldian ACB ligako kantxetan Bilbo eta bere saskibaloiak izan dituen ordezkariak. Bi astero behin Miribillako Bilbao Arena bete dutenen (dugunon hobe esanda) “marea beltza” harro dago bere jokalariek egindako lan eta esfortsuaz. Harro egoteko arrazoi ugari dago, denboraldia bikaina izan bait da.
Argazkia: Bilbao Basket