Bilbao Basketek hasiera txarra eman dio txapelketari, hori ukaezina da zortzi norgehoiagoketatik bakarra irabazi ostean. Egia da baita ere, aurrean izan dituen arerioak izen eta aurrekontu handiko taldeak (Kanaria Handia, Tenerife, Bartzelona, Obradoiro, Joventut, Real Madril, Manresa eta Baskonia) izan direla gehien bat. Porfi Fisacek zuzendutako Kanaria handia sailkapeneko beheko postuetan egotea eta, Rafa Martinez eta Jonathan Tabu “beltzezko gizon” ohien Manresa goian ikustea ezustekoa da. “Beltzezko gizonen” egoeraz berdina esan daiteke?
Erantzuna “ez”da. Aurrekonturik baxueetarikoa (baxuena ez bada) du Mumbruren taldeak. Hori gutxi balitz, iazko denboraldi aparta bezain sinistezina ahabidetu zuen “roster” erdiak (Axel Bouteille, Thomas Schreiner, Ben Lammers, Rafa Martinez, Sergio Rodriguez eta Emir Sulejmanovic) denboraldi erdian edo amaieran alde egin zuen, ezustean amerikarra, bosniarra eta kanariarra. Taldearen egoera ekonomikoa zein den kontuan izanda, Rafa Pueyok zuzendutako Kirol Zuzendaritza (Mumbruren oneritziaz) merkatua arin arakatu zuen jokalari horien guztien ordezkoak bilatu eta kontratatzeko. Momentuz Ludde Hakanson izan da no bedadeen artean erregulartasun handiagoa erakutsi duena (Alex Reyes, Jaroslaw Zyskowsky eta Aaron Jonesek zertzelada batzuk utzi dituzte). Azken asteetako zurrumurruei kasu eginda, Kingsley Mosesen irteera ez legoke urrun Mumbruk prentsaurrekoan adieraiz zuenez “ez delako behar bezian ondo egokitu”. Bere ordez, Goran Huskic 28 urte eta 2’10 metroko altuera duen pibot serbiarra iritsiko litzateke Burgosetik utzita. Bilbora ACBko talde batetik egoera berdinean helduko litzatekeen lehenengo jokalaria izango, bigarrena baizik. Izan ere, Tomeu Rigok Badalonan Joventuten aurka bere ezker belauneko lotailua apurtu ostean (denboraldi osoa emango du kantxetatik kanpo; klubak urte baterako luzatu dio kontratua izan ere 2020-2021rako zuen bakarrik sinatuta) Kanaria Handitik Jovan Kljiajic 19 urte eta 1’95ko garaiera duen hegaleko montenegrotarra heldu baitzen.
Aldaketa guzti hauen ostean, iaztik gelditzen zirenek aurrera pausua eman beharrean daude eta, momentuz, Jonathan Rouselle, Ondrej Balvin eta Jaylon Brownek hartu dute erantzunkizuna. Frantziarra eta txekiarra kapitain eta bigarren kapitain dira autengo denboraldian eta amerikarra Rigorekin batera17-18 denboraldian igoera lortu zuten jokalari bakarrak dira. Hirurek esperiet¡ntzia dute “beltzezko gizon” moduan eta ezinbestekoak dira, batez ere berriei, taldearen filosofia eta izaera helarazteko.
Denbora soberan dago egoerari buelta emateko eta horretarako bidea ahalik eta lasterren hastea komeni da. Bestye txapelketa batean izn arren, gaur iluntzeko 20:00etan Basketball Champions Leagueko bigarren jardunaldiko lehia aukera ona izan daiteke. Pinar Karsiyaka talde turkiarraren kontra egindako akatsen ondorioz galdu ostean, Brose Bamberg talde alemaniarra izango du aurkari gaur hutsik egongo den Bilbao Arenan. Koronabirusaren bilakerak behartutako neurri zorrotzagoak direla medio (orain bi aste 300 bat zaleek partidua bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten) "marea beltzak" etxean ikusi behar izango du norgehiagoka etb 4ren bitartez.
Garaipena lortzeak taldearen konfiantzari mesede egin diezaioke denboraldi hasiera txar hau atzean utzi eta bide onean lehenengo urratsa emateko.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga