Atzera pausua

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2021ko mar. 15a, 20:15

Bilbao Basketek ezin izan zuen Estudiantesen kontrako lehia irabazi (95-89) eta, horretaz gain, Gipuzkoa Basket eta Betisek euren norgehiagokak irabazi ostean, bilbotarrekin berdinduta daude berriro, “beltezko gizonak” sailkapeneko azken lekura bueltatuz.

Jarraian bi garaipen garrantzitsu lortu ondoren, atzo Bilbao Basketek ezin izan zuen bolada onari jarraipena eman beste arerio zuzen baten kontra galdu ostean. Joaneko lehian gertatu moduan, Estudiantes atera zen garaile. Atzoko porrota gitxi balitz, “beltzezko gizon” eta madrildarrekin batera sailkapeneko beheko postuetatik ateratzeko lehia estu eta bizian dauden Gipuzkoa Basket eta Betisek euren norgehiagokak irabazi zituzten Valentzia eta Andorraren aurka hurrenez-hurren. Guzti honen ondorioz bilbotar, gipuzkoar eta andaluziarak seina garaipen dituzte Mumbrurenek azken postura bueltatuz. Hori bai, hiru talde hauen gainetik beste hirukote bat agertzen da (Fuenlabrada, Obradorio eta Estudiantes bera) garaipen batera. Bilbao Basketek hamaika jardunaldi ditu oraindik jokatzeke eta egoera ez da oraindik kexkagarria.

Atzoko porrotaren gakoak aztertuz, batzuk dira arazoiak: hirukoetan izandako portzentaiak (%58a etxekoek; %24a bilbotarrak), asistentzietan izandako diferentzia (24-10 madrildarren alde) eta hirugarren laurdenean 30 puntu hartzea (nahiz eta 26 sartu). Atsedenalditik bueltan, madrildarrak 12 puntuko aldea lortu zuten eta horreri buelta ematea zaila egin zitzaien “beltzezko gizonei”, nahiz eta bost jokalarik hamar puntu edo gehiago sartu (Estudiantesen beste hainbeste jokalarik lortu zuten gauza bera).

23 puntuko balorazioa lortu zuen Balvinek besteak besta 11 puntu, 10 errebote eta txapel bat jarrita. Brown (16 puntu), Jenkins (15 puntu), Rousselle (13 puntu) eta Miniotas (10 puntu, 5 errebote) ere nabarmendu ziren.

Etxekoen partez Barea, A. Brown (13na puntu), Arteaga (12 puntu), Roberson eta Abramovic (11na puntu) izan ziren onenak, Gentileren 11 erreboteak ere nabarmendunda.

Erronka zaila dute “beltezko gizonek” aste honetan Bilbao Arenan Baskonia hartuta. Norgehigoka igande gauean izango da, 20:00etan. Nahiz eta edozer gerta daitekeen, gasteiztarrak beste liga batean jokatzen dute.

Sailkapena oso estu dago beheko patean eta oraindik tartea dago egoera hobetzeko eta, berriz ere, jeitsiera postuetatik ateratzeko.

 

Argazkia: Bilbao Basket