Sufrimenduz beteriko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2021ko mar. 29a, 19:04

Hamabost puntuko errenta izan arren, “beltzezko gizonak” Murtziari irabazteko luzapena behar izan zuten (82-90)

Garrantzi handiko handiko garaipena lortu zuen atzo Bilbao Basketek Sito Alonsok zuzendutako Murtziaren aurka. Betisek Badalonan irabazi ostean, porrotak helburutik apur bat aldentzea eragingo zukeen baina, kostata izan zen arren, denboraldiko zazpigarrena poltsikoratu zuten Mumbruren mutilek eta sailkapenean talde andaluziarra eta Bartzelonan ezusteko galanta emateko zorian egon zen Fuenlabradarekin berdinduta daude.


Lehenengo laurden bikaina egin ondoren (15-28) eta atsedenaldiaren aurreko hamar minutuetan aldea nahiko ondo kudeatu (14-13; 29-41 aldagela bidean) minutuak aurrera joan ahala, talde bilbotarrak zoritxarrez denboraldi osoan zehar ohitura bihurtu den irregulartasuna agerian utzi zuten. “Beltzezko gizonek” hogeita bostgarren minutuan hamabost puntuko abantaila izan arren, ez ziren lehia euren alde apurtzeko kapazak izan. Etxekoak aldea jaten hasi ziren partzial handiak lortuz, hirugarren laurdenaren amaieran zortzi puntura hurbilduz (51-59) eta norgehiagoka bukatzeko bi minuturen faltan goitik jarri ziren (73-72) eta bi taldeek sartutako jaurtiketa libreen ostean (Brownek bilbotarren mesederako) elektronikoak 74nako berdinketa erakusten zuen.


0-9ko partziala lortuz “bleltzezko gizonek” norgehiagoka euren alde erabaki zuten. Ez hori bakarrik, “basket-averagea” ere bereganatzeko zoian egon ziren segundu gutiren faltan hamaika puntuko aldea bait zuten (Murtziak hamar puntugatik irabazi zuen Miribillan). Baina garrantzitsuena irabaztea zen eta, sufrituta izan bazen ere, helburua lortu zuren Mumbrurenek.


Jaylon Brown, Ondrej Balvin eta Ludde Hakanson izan ziren “beltzezko gizonik” onenak. Amerikarra 2 puntu eta 9 erreboterekin, txekiarra 14  puntu, 11 errebote, 4 asistentzia  eta 29ko balorizioa lortuta eta, suediarra 14 puntu eta 5 asistentziekin. John Jenkinsen 11 puntu eta 5 erreboteak ere nabarmentzeko modukoak dira.


Etxeko taldean, Radovic (17 puntu), Strawberry (15), Jok (11) eta Bellas (10) izan ziren onenak.


Manresa izango da bilbotarren arerioa Miribillan larunbatean arratsaldeko 18:00etan. Pedro Martinezek zuzendutako eta iaz “beltzezko gizon” izan zen Rafa Martinezen taldea aurkari zuzena ez den arren (12 garaipen dituzte) euren kontra irabaztea ondo legoke taldearen animoak suspertu eta bejheko postuetatik aldentzen hasteko.

 

Argazkia; Bilbao Basket