Defentsarik gabe helburua urrunago

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2021ko api. 27a, 18:57

Lehia modu ezinhobean hasi eta 16 puntuko abantaila izan ostean, Bilbao Basket ez zen garaipena eskuratzeko kapaz izan (99-90)

Gero eta aukera gitxiago geratzen zaizkie “beltzezko gizonei” datorren denboraldian ACB ligan jarraitzeko. Zehazki bost jardunaldi falta dira fase erregularra bukatzeko eta Mumbruren mutilak behar gorrian daude. Jeitsiera postuetan ez dagoen lehenengo taldea Estudiantes da, bilbotarrengadik bi garaipenetara baina madrildarrek “basket averageran” abantaila dute, hau da, bi taldeen arteko berdinketa emango balitz Bilbaop Basket galtzaile aterako litzateke. Hiru garaipen beharrezkoak dira.

Pasa den igandean Valentzian lehenengoa lortzea zinez zaila zirudien arren, “beltzezko gizonak” modu ezinhobean kantxaratu ziren. Lehenengo laurdenean 17-33ko partziala lortu zuten Mumbrurenek baina apurka-apurka balentria lortzeko esperantza eskuetatik alde egin zien “beltzezko gizonei”, honakoak izan bait ziren beste hiru laurdenetako emaitzak: 25-18 (42-51 aldageletarako bidea hartzeko), 30-21 (72na markagailuan) eta 27-18 (amaierako 99-90). Aurkaria edozein dela ere zaila da soilik hamar minutu bikain eginda garaipena lortzea; are gehiago play-offak jokatzeko buru-belarri borrrokan ari den talde baten kontra.

John Jenkins izan zen “beltzezko gizonik onena 23 puntuko balorazioarekin. Estatubatuarrak 17 puntu, 3 errebote, asistentzia bat lortu zituen, lapurtutako baloi batekin. Berarekin batera Kulboka (20 puntu), Zyskowski (19) eta Brown (12) nabarmendu ziren.

Valentziaren aldetik Prepeplic (22 puntu), Dubljevic (18 puntu, 10 errebote), Kalinic (13 puntu) eta Van Ro puntu) izan ziren onenakssom (11

Zenbakiek euren kabuz hitz egiten dute: hamar minututan 33 puntu lortzetik batezbeste 19 lortzera hurrengo laurdnetan eta (kezkagarriagoa dena) 17 jasotzetik batezbeste 27’3 jasotzera. Hori igandeko partiduako zenbakiak, baina denboraldi osokoei erreparatuz gero, 79’7 puntu alde (ligako 14.ak arlo honetan) eta 87’48 kontra (15.ak). Saskibaloiaren axiometariko batek “erasorik onena defentsa ona dela” dio baina baloia sartzen ere ez daude oso fin. Arestian aipatu moduan bost lehia geratzen dira txapelketa bukatzeko:

-Kanaria Handia ostiral honetan (18:30etan Bilbao Arenan)

-Burgos maiatzaren 2an (17:00etan Bilbao Arenan)

-Fuenlabrada maiatzaren 9an (17:00etan Bilbao Arenan. Madrildarren covid kasuen ondorioz atzeratua izan zen)

-Real Madrid maiatzaren13an (ordua zehazteke WiZink Centerrean)

-Joventut maiatzaren 16an (ordua zehazteke Bilbao Arenan)

Teorian Burgos eta Fuenlabradaren aurkako lehiak dira garaipena lortzeko aukera errezenak, Kanaria Handia eta Real Madrilen kontrakoak ia ezinezkoak eta, hortaz, seguruena da azken jhardunaldiko lehia hil ala bizikoa izatea.  Ez da batere egutegi xamurra. Hortzak estutu, defentsa zorrotzagoa egin eta erasoan zuzenago ibili beharra dute “beltzezko gizonek” urteko helburua lortzeko.

 

Argazkia: Bilbao Basket