Estudiantesi begira

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2021ko mai. 6a, 18:52

Gitxienez hiru garaipen beharko dituzte eta madrildarrek egiten dutenari adi ibili beharko dira “beltzezko gizonek” datorren denboraldian Urrezko LEB ligan jokatu nahi ez badute.

Bost partidu hamabi egunetan, hilaren 12 eta 23aren artean zehazki. Bi aste horietan Bilbao Basketek bere etorkizun hurblia erabakiko du, aurten bezela mailarik gorenean jarraitu edo 2018-2019 denborladiko egoera errepikatu, Urrezko LEB ligan jokatu alegia. Baina ez dago guztiz “beltzezko gizonen” eskuetan soilik, izan ere jeitsiera postuetn egoteagatik bere aurrean dagoen taldeak egiten duenari adi egon beharko dira Mumbrurenek.

 

Talde hori Estudiantes da. Madrildarrak bilbotarrak baino bi garaipen gehiago lortu dituzte orain arte eta bi lehia geratzen zaizkie fase erregularra bukatzeko (Obradoiro eta Burgos; biak etxean) eta txapelketaren azkenengo jardunaldian atseden hartzen dute (gogoratu 19 talde daudela ACB ligan aurtengo denboraldan). Honek esan nahi du “beltzezko gizonek” Joventuten aurkako norehiagoka jokatu baino lehen madrildarrek lorturiko balantzeren jakitun izango direla, onerako edo txarrerako. 

 

Bilbao Basket eta Estudiantesen arteko lehia zuzenetan madrildarrak bietan atera ziren garaile, hau da, biek garaipen kopuru bera izanda “beltzezko gizonak” galduko zuten lekua ACB ligan. Egoerarik onenean, partiduen emankizunak dituen komunikazio enpresak babestutako taldeak bere bi norgehiagokak galduta, Mumbrurenek “soilik” hiru garaipen lortu beharko dituzte; muturreko egoeran, hau da, Jota Cuspinerak zuzendutako taldeak biak irabazita Bilbao Basketek geratzen zaion guztia irabazi beharko ditu.

 

Egutegi berria

 

Izandako koronabirus kasu mordoaren ondorioz, ezinezkoa zen fase erregularra aurreikusitako datan bukatzea. Asteartean batzartu ziren taldeak liga amaiera atzeratzeko eta gaur eguerdian data berriak argitaatu dira. Bilbao Basketen kasuan, hau da egutegi berria:

 

-Bilbao Basket Kanaria Handia: hilaren  12an (asteazkena) 18:30etan

-Bilbao Basket Fuenlabrada; hilaren 15ean (larunbata) 20:45tan

-Bilbao Basket Burgos: hilaren 18an (asteartea) 18:30etan

-Real Madril Bilbao Basket: hilaren 20an 21:15etan

-Bilbao Basket Joventut: hilaren 23an (igandea) ordua finkatzeke.

 

Hereneguneko batzarraren ostean plazaratutako idatzian zaleak kantxetara bueltatzea ere eskatzen zuten (Valentzian pasa den igandean “bitxikeria” gertatu zen izan ere goizean etxeko taldeak eta Perfumerias Avenidaren arteko ligako finalaren bigarren lehia zuzenean ikusteko 1500 pertsonek baimena izan zuten eta arratsaldean mutilen  lehia ateak itzita jokatu zen). “Beltzezko gizonek” “Marea beltzaren” babesa eta bultzada beharrezkoa duten arren, bizi dugun egoerak ez du hori ahalbidetzen.

 

Bost norgehiagoka hamabi egunetan, asko denbora gutxian. Honek alde ona ere badu izan ere, bidai bakarra egin beharko dute “beltzezko gizonek”. Erronka  xamurra ez den arren, esperantza dagoen bitartean Bilbao Basketek borrokan jarraitu behar du.

 

Argazkia: Bilbao Basket