Bidea pausuz-pausu egiten da eta Bilbao Basketek Fuenlabradaren kontra erdietsitako garaipenaren ostean aurrean duen goranzko aldapa apur bat leundu du. Helburua argia da eta “beltzezko gizonek” badakite norgehiagoka bakoitzean aurkariaren kontra ez ezik, tentsioaren kontra ere jokatu beharko dutela, ondo baino hobeto kudeatu beharrekoa.
Madrildarrek ez zuten ezer jokoan, eurek badakite datorren denboraldian elitean jarraituko dutela. Baina kantxan erakutsitako intentsitate eta motibazioak ez zuen hori adierazten; Salva Guardia, “beltzezko gizon” ohia bai kantxan baita bulegoetan ere, gaur Fuenlabradaren entrenatzaile laguntzaileak talde bilbotarraren kontrako gorrotoagatik izango zen? Mendeku gosea agian? Istorio luzea laburtzeko: Guardia aurpegi ezagun zuen talde batek Bilbao Basketen gehienenzko akzioak erosi nahi zituen taldearen kontrola izateko baina Isabel Iturbe buru duen Administrazio Kontseiluak ezetza eman zion akziodun txikiak izatea komenigarriagoa dela argudiatuz. Dirudienez talde horren barruan Gorka Arrindaren bazkide den Jose Cobelo zegoen erosketa honen atzean (ez dut uste Arrindaren gestioaren ondorioak zeintzuk izan diren ezta?). Profesionalak direla eta norgehiagoka guztiak topera jokatu behar dira (logikoa da eta ez nago horren kontra) baina denboraldian zehar baino indar gehiagorekin aritu ziren, bai jokoan baita emozioak azalaratzeko momentuan.
Dena dela, garaipena etxean gelditu zen. Lehia laurdeneka aztertuz, honek izan ziren partzialak: 26-20, 18-22 (44-42), 19-24 (63-66) eta 24-16 (bukaerako 87-82koa). Gotitk beherako ibilbidea eginzuen Mumbruren taldeak lehenengo hiru laurdenetan, azkenengo hamnar minututetan kontrola berreskratu eta ACB ligan gelditzeko ezinbestekoa den lehenengo garaipena lortzeko.
19 puntu (12 lehenengo laurdenean), 6 errebote eta 21eko balorazioa lortuta, Arnoldas Kulboka izan zen “beltzezko gizonik” onena. Berarekin batera, John Jenkins (19 puntu, 5 hiruko sartuta, garrantzi handikoa azkenengoa lehia bukatzeko segundu gitxiren faltan), eta Jaylon Brownek (17 puntu) ere lan ona egin zuten; Ondrej Balvinen 6 puntu eta 9 erreboteak ere kontuan hartzekoak dira.
Fuenlabaradaren kasuan, taldekide guztien gainetik Alexander nabarmendu zen 22 puntu eta 15 errebote lortuta. Berarekin batera Eyenga (14 puntu), Cheatham (12) eta Samar (10) ondo aritu ziren.
Salbaziorako ezibestekoa den bigarren garaipna lortzeko aukera gaur arratsaldeko 18:30etan dute “beltzezko gizonek”. Aurrean bigarrenez jarraian Basketball Champions League txapelketa irabazi berri duen Burgos izango du. Espero daigun aldapa apur bat gehiego leuntzea.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga