Ezinbestekoa den bigarren garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2021ko mai. 20a, 18:54

Landutako norgehiagoka irabazi zuten "beltzezko gizonek" Burgosen kontra (89-89) eta sailkapenean Estudiantesekin berdinduta dago

Elitean beste urte batez jarraittzeko bigarren pausua eman zuten herenegun “beltzezko gizonek” Burgos 98-89 mendean hartuta. Denboraldian lehenengo aldiz lortu zuten Mumbrurenek sailkapenean hamabi onenen artean dagoen talde bati irabaztea eta bigarrenez jarraian bi emaitza positibo lortzea (aurrekoa Gipuzkoa Basket-Betis izan zen). Norgehiagoka borrokatua izan zen, kanpotarrek seigarren postua jokoan bait dute.

Lehia hasi baino lehen Bilbao Basketeko mutilek Burgosekoei pasilloa egin zioten azken hauek FIBAk antolatutako Basketball Champions League-a irabazi zutelako. Balentria handia da birritan eta segidan egitea (Kopa Interkontinentala irabazteaz aparte).

Norgehiagokak emandakoari erreparatuta, nahiko hotz hasi ziren biek ala biek, akaso tentsioaren pisuagatik, baina behin berotuta lehia borrokatu bezian polita jokatu zuten biek ala biek. Lehenengo zatian ez zen alde nabarmenik egon, 16-20 eta 24-14 izan ziren atsedenaldiaren aurreko laurdenetako partzialak , hau da, aldageletara sei puntuko abantailarekin joan ziren “beltzezko gizonak”, 40-34.

 Hamabost minutuak pasata, Bilbao Basket jaun eta jabe izan zen, defentsan ondo eta erasoan jaurtiketa portzentai altuak lortuz. Hirugarren laurdenaren partzialak argi eta garbi erakusten du: 37-22. Nabarmentzekoa Hakansonek sartutako 14 puntuak (lau hiruko eta biko bat). Azken hamar minutuak hasi baino lehen partidua apurtuta zegoela zirudien Mumbruk zuzendutako taldeak 21 puntuko errenta lortu ostean (77-56).

Baina Burgosen susperraldia heldu zen eta apurka-apurka aldea jaten hasi zen, bere kalitatzeko taldearengandik espero den moduan. 7-19ko partizal batren ostean, zazpi puntura jarri ziren lau bat minutren faltan baina hor bukatu ziren kanpotarrek lehia irabazteko zituzten esperantzak. Oro har, azken laurdenaren partziala 21-33koa izan zen eta, bukaeran, elektronikoak 98-89 erakutsi zuen bilbotarren alde.

Bi izen nabarmendu behar dira beste guztien gainetik : Jaylon Brown eta Ludde Hakanson. Amerikarrak 25 puntu eta 5 asistentzia lortu zituen (27ko baloraioza) eta suediarrak 23 puntu eta 4 errebote (24ko balorazioa). Eurekin batera John Jenkins (17 puntu), Arnoldas Kulboka (12 puntu, 7 errebote) eta Ondrej Balvinek (6 puntu, 11 errebote) egindako lana ere goraipatu beharra dago. Aipatzekoa ere taldeak galdutako 21 baloiak; normalean lehiak irabaztea odo zaila da estatistika hori izanda.

Burgosen aldetik Benite (30 puntu), Rivero (12 puntu, 6 errebote), McFadden (11 puntu) eta Horton (10 puntu) nabarmendu ziren.

Eta orain zer?

Bederatzina garaipen dituzte bai Bilbao Basketek baita Estudiantesek ere. Bilbotarrek bi norgehiagoka jokatu behar dituzte (gaur gaueko 21:15etan lehena Real Madrilen aurka “zurien” kantxan eta igandean eguerdiko 12:30etan Joventuten kontra Bilbao Arenan azkena) eta “eskolakoek” bihar Burgosen aurka lehiatu behar dira etxetik kanpo denboraldiko azken partiduan iluntzeko 20:30etan. Orain dela minutu gutxi madrildarrek euren Twiterreko kontu ofizialean atzo arratsaldean kazetari desberdinek (tartean Herri Irratiko Jose Luis Blancok berea den @whitemanbilbao Twiterreko kontuaren bitartez) aurreratutakoa konfirmatzen dute, hau da, bi jokalariek positibo eman dutela eta, era berean, norgehiagoka jokatuko dela.

“Beltzeko gizonak” gaur gaueko lehian soilik jarri behar dituzte euren indarrak, besteek egiten dutena kontuan izan gabe, egongo da horretarako denbora. Zaila den arren, zergatik ez hirugarren garaipena jarraian lortzea Estudiantesen gainean presio guztia jartzeko?

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga