Ibilbidea zuzentzen

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2021ko urr. 26a, 18:07

Lehenengo bost jardunaldietako porroten ostean, Fuenlabrada eta Burgosen kontrako garaipenek “beltzezko gizonak” sailkapenera lotuta mantentzen dituzte.

Nahiz eta bakarrik zazpi jardunaldi jokatu diren, hasieratik sailkapeneko beheko postuetan egoteak urduritasuna sortu lezake eta Mumbruren mutilek denboraldi hasiera kaxkarra izan zuten lehenengo bost norgehiagokak galduta eta horrek, nahiz eta denboraldia luzea izan, egoera ahalik eta lasterren hobetzea suposatzen zuen, konfiantza berreskuratu eta taulan arerioak askorik ez urruntzeko. Etxean bi lehia jarraian izateak eta, Zaragozaren kontra gertatu ez bezela, “marea beltz” osoaren aupada izateak lagungarria behar zukeen ibilbidea zuzentzeko. Zorionez horrela gertatu zen.

Eta ez bakarrik Bilbao Arenako berotasunean “beltzezko gizonak” gustorago ibiltzen direlako, hori ez baita partiduak irabazteko nahikoa. Fuenlabrada eta Burgosen kontra lortutako garaipenetan taldeak kemena, adorea eta ntentsitatea kantxaratu zituen norgehiagokek iraun zuten berrogei minutuetan. Madrildarrek 13 puntuko errenta hartu osteko erreakzioa azken laurdenean 30 puntu sartuta aipatzeko modukoa izan zen.

Aurreko denboralditik hona aldaketa nahiko egon dira (zazpi jokalari berri) eta taldea dinamika sortu, Mumbruren ideiak barneratu eta kantxan eroso egoteko denbora behar da eta badirudi bide onean doazela, bakoitza bere rola betetzen esfortsua kolektiboaren mesedetan jarriz. Gauzak hobeto edo txarrago atera daitezke baina lehiakortasuna bermatuta egon behar da, bestela Zaragozaren kontrako emaitzak errepikatuko dira (25 puntuko desabantaila).

Ibilibidea zuzentzen jarraitzeko, Manresan dute hitzordua Mumbrurenek  igandean iluntzeko 20:00etan. Lehia irabazita hiru garaipenekin berdinduta dauden talde multzoarekin bat egitea suposatuko luke.

 

Argazkia: Aitor Arrizabalaga