Norberaren kantxa gotorleku bihurtzea sailkapenen postu eroso bat lortzeko ezinbestekoa den moduan, etxeko berotasunetik kanpo ere emaitza positiboak lortzea beharrekoa da. Bilbao Basket sei garaipenekin agertu zen Konpostelako Fontes do Sar pabilioian, denak “matrea beltzaren” babespean lortuak. Moncho Fernandezek zuzendutako taldea arerio zuzena da beheko postuetari aldentzeko. Joaneko lehian (larunbatekoa bigarren itzuliko lehen partidua zen; covid-ak egutegia hankaz gora jarri du eta lehenengo itzulia bukatu gabe dago oraindik) Mumbrurenek lau puntuko aldearekin gailendu ziren eta norgehiagoka estua espero zen sailkapenean bi taldeen arteko aldea partidu bakarrekoa baitzen bilbotaren alde.
Lehia oso estua izan zen orokorrean bigarren laurdeneko minutu batzuk izan ezik non “beltzezko gizonek” (zuriz jantzita) 12 punutko aldea lortu zuten 0-8ko partzial bat aprobetxatuz. Modu berean Obradoirol partzial berdina lortu zuten gerora markagailua estutuz lehenengo eta irauliz hirugaren laurdenean. Obradoirok hiruko jaurtiketak baliatu zituen puntuak pilatzeko (asko erasoko errebotea hartu ostean; bilbotarrak ez ziren fin ibili arlo horretan) eta Mumbrurenek batez ere zonan eta 6’75ko marraren barruan. Biek ala biek portzentzai oso onak izan zituzten jaurtiketetan eta horrek markagailua altua izatea ahalbidetu zuen: 23-27, 24-26 (atsedenaldian 47-53), 27-26 eta 17-17 (amaierako 91-96). Denboraldiko zazpigarren garaipena eta aurreko seiak bezela majo sufritu ondoren lortutakoa.
Bilbao Basketen zazpi jokalarik hamar puntu edo gehiago lortu zituzten, Mumbrurenek talde moduan jokatu zutela frogatuz: Hakanson (19; 3 asistentzia), Withey (15; 8 errebote), Luz (14), Goudelock (12) Bigote (11), Inglis (10; 6 errebote) eta Delgado (10; 5 errebote). Aipatzekoa ere Tomeu Rigoren beragerpena hilabete batzuen ostean.
Obradoiroren baitan Robertson taldekide guztien gainetik nabarmendu zen 25 puntu eta 5 asistentziekin. Berarekin batera aipatzekoa izan zen Hobbs (14 puntu, 3 errebote eta 3 asistentzia), Ellenson (13 puntu, 4 errebote, 3 asistentzia), Scrubb (11 puntu, 11 errebote) eta Zurbriggen (11 puntu) ekarpena.
Garaipen honek balio bikoitza du, alde batetik arerio zuzen batetik aldentzeko eta bestetik denboraldi bukaeran bien arteko berdinketa ematen baldin bada txanpona bilbotarren alde eroriko litzateke.
Nahiz eta momentu honetan putzuan sartuta egon, Betis arerio zuzentzat har daiteke oraindik. Talde andaluziarrari bsisita ewgingo dio Bilbao Basketek igande honetan eguerdiko 12:30etan bostgarren garaipena erreskadan lortzeko asmoz.
Aldaketak taldearen barruan
Andrew Goudelock lesionatu zenean Khiry Thomas fitxatu zuen Bilbao Basketek eta oso debut postitiboa izan zuen “beltzezko gizon” moduan Baskoniaren aurkako derbian 23 puntu lortuta baina hurrengo lehian lesionatu zen eta alta oraindik ez duen arren, Macabbi Tel Aviven interesa piztu zuen eta talde israeldarraren fitxatu egin du.
Era berean, Jeff Witheyk pasaporte suediarra lortu du bere emaztea bertakoa dela baliatuz. Europaz kanpoko leku bat libre geratzen zen honen ondorioz eta Rafa Pueyok zuzendutako Kirol Zuzendaritza arin mugitu da fitxaketa berria egiteko: 28 urte eta 1’98ko garaiera duen David Walker. Amerikarrak badaki zer den ACB liganjokatzea Andorran ibili baitzen 2014 eta 2018 artean.
Argazkia: Bilbao Basket