Pasa den uztailaren 15ean Xavi Rabasedaren fitxaketa aditzera eman zenean 2022-2023 denborldirako Bilbao Basketen bi leku geratzen ziren konfirmatzeke. Zurrumurruek ziotena kontuan hartuta eta batez ere kontuan hartuta orain artekoak egi bihurtu zirela, argi zirudien nortzuk izango ziren bi postu horien jabeak. Baina kasu honetan ez zen horrela gertatu, bere osotasunean behintzat.
Lehenengo izena Emir Sulejmanovicena izan zen. Bosniarra 19-20 denboraldian Bilbao Basketen elastikoa defendatu ondoren Txus Vidorretak zuzendutako Tenerifera joan zen. Irletako taldean pisua galtzen joan zen apurka.apurka eta Rafa Pueyok, Jaume Ponsarnauren oneritizarekin, hegal pibotaren buelta taldearentzat mogimendu egokia dela pentsatu zuten eta, hortaz, uztailaren 20an ofizial egin zen.
Beste izena Damien Inglisena zen. Kirol zuzendaritzatik kontratua luzatzeko eskaintza egin zioten baina frantziarrak ez zuen onartu eta taldeak tanteo-eskubideko listan sartu zuten. Epea bukatuta antza ez zegoen talderik eskaintzarik egin zuenik baina egun batzuen ostean Kaaria Handiak interesa agertu zuen eta hegal-pibotak bertan jokatuko du. Egiari zor, oso zaila zen Inglis “beltzezko gizon” moduan jarraitzea ia bikaina izan zen maila erakutsi ostean.
Frantziarraren agurrak jokalari berri baten etorrera behartzen zuen eta taldea arin mugitu zen eta Denzel Andersson suedarrak hartuko du bere lekua. 25 urte eta 2’04ko altuera duen hegal-pibota bere herrialdeko selekzioarem deialdietan finkoa da Ludde Hakansonekin batera. Denboraldi abterako sinatu du.
Gauzak horrela, hurrengoak dira 2022-2023 denboraldirko “beltzezko gizonak”:
Ludde Hakanson-Nikola Radicevic (joko antolatzaileak)
Andrew Goudelock-Tomeu Rig-Francis Alons (eskoltak)
Alex Reyes-Xavi Rabaseda (hegalekoak)
Ignacio Rosa-Emir Sulejmanovic-Denzel Andersson (hegal-pibotak)
Jeff Withey- Michale Kyser (pibotak)
Sergio Garcia Jaume Ponsarnauren laguntzaile berria
Denboraldi berrirako aldaketak ez dira soilk kantxan izango. Jaume Ponsarnauk laguntzaile berria izango du alboan Javi Salgadorekin batera: Sergio Garcia. Donostiarra orain arte Urrezko LEBen lehiatzen den Koruñako entrenatzailea izan da eta Bilbao Basket utzi duen Javi Rodriguezen lekua hartuko du, azken hau Estudiantesen entrenatzailea izango da talde madrildarra ACBra bueltatzeko helburu duela.
2022-2023 denboraldiko egutegia zehaztuta geratu da
Gaur eguerdian egin da ligako egutegiaren zozketa eta hurrengoak dira, datsa guztien artean, kontuan izan beharreko zitak:
Liga hasiera: Irailak 30 Joventuten aurka Badalonan
Lehenengo lehia Bilbao Arenan: urriak 2 Betisen aurka
Baskoniaren kontrako derbiak: Bilbon urriaren 30ean (6. jardunaldia) eta Gasteizen martxoaren 26an (24. jardunaldia)
Miribillan izango diren beste norgehiagoka erakargarri batzuk:
-Urriak 9 Valentziaren aurka (3. Jardunaldia)
-Abenduak 3 Kanaria Handiaren aurka 10. jardunaldia)
-Abenduak 27 Real Madrilen aurka (13. Jardunaldia)
-Apirilak 9 Bartzelonaren aurka (26. Jardunaldia)
--Apirilak 19 Teneriferne aurka (28. Jardunaldia)
-Maiatzak 20 edo 21 Unicacajaren aurka (fase erregularrreko azken jardunaldia)
Nahiz eta helburua xumeagoa izan, Kopa Badalonan otsailaren 16tik 19ra jokatuko dela eta play-offak maiatzren 25ean hasiko direla aipatu beharra dago.
Argazkia: Bilbao Basket