Aurredenboraldian izandako aldaketek zalantza handiak sortu zituen, lau urteren ostean entrenatzaile aldaketa egon zelako eta aurreko denboraldian errendimendu oso ona izan zuten jokalari askok euren ibiibide profesionala beste talde batzuetan jarraitzea erabaki zutelako. Batzuen kontratuak luzatu eta joklari berriak sinatu ostean 2022-2023 denboraldiko proiektua eraiki zuten Rafa Pueyo eta bere lan taldeak.
Denboraldi hasiera zaila baino gehiago nekagarria suertatu ahal zen ikusita bost egunen buruan “beltzezko gizonek” hiru lehia jokatu behar zituztela irailaren 30ean Badalonan Joventuten aurka, urriaren 2an Bilbon Betisen kontra eta 4an Pragan Nymburk BCL-ko estreineko norgehiagokan. Miribillan Valentzia hartzeko egun gehiago izango zituzten printzipioz lehia ondo prestatzeko baina Txekiar Errepublikatik bueltan zirela Munichen hegaldia galdu eta itxaronaldi luzea izan zuten etxera bueltatzeko.
Momentuz ikusitakoaren arabera Jaume Ponsarnauren ideiak bere osotasunean ez bada ere ondo baino hobeto barneratu dituzte jokalariek etanahiz eta oraindik hobetzeko gauzak dauden eta bi entrenatzaile-ohik zuzendutako taldeen aura sufritu arren (Carles Duran “Penyan”; Alex Mumbru talde “taronjan”) lehia guztiak poltsikoratu dituzte “beltzeko gizonek”. Lehiakorrak izateko sena, kantxaren bi aldeetan intentsitatez jokatzea ez da galdu talde eraberritu honetan. Hori ba, bi arlo dira hobetu beharrekoak: errebotea (iazkoarekin konparatuz indarra galdu dutela ditudi) eta partiduetako fase batzuetan izaten ari diren “deskonekzioak” kudeatzea, adibidez 15 minutuetan lortutako abantailak 3 minutuean ez galtzea.
Kanpotik ikusita, jokalari berriak arin eta ondo egokitu drela bai taldekideekin eta baita ligara ere. Helburua zein den ahaztu barik (ACB ligan geratzea) lortutako emaitzak bikainak dira eta helburu horren %25 lortuta dago, sailkapeneko goiko postuetan norberaren burua ikustea oso polita bada ere. Hurrengo erronka etxetik kanpo izango dute “beltzezko gizonek” larunbatean arratsaldeko 18:30etan igo berria den Granadaren kontra. Bolada onari jarraipena emateko aukera zoragarria.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga