Gorabehera gehiegi

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2022ko aza. 2a, 23:42
Baskoniak irabazi zuen Bilbao Arenan jokaturiko euskal derbia (70-81)

Denboraldi hasieratik “beltzezko gizonen” akatsetariko bat, nabarmenena esango nuke, norgehiagokaren baitan duten erregulartasun falta da, berrogei minututan izaten dituzten gorabeherak alegia; adibidez Breoganen kasuan oso txarto hasi zuten lehia eta birritan markagailua berdintzeko gertu izan ziren arren, egindako esfortsua azkenean ordaindu zuten. Emaitza berarekin (porrota) baina modu desberdinean getatu zen pasa den igande gauean Miribillan.

“Beltzezko gizonak” lehenengo laud¡rdenean Baskonia mendean hartu zuten, intentsitatea erakutsiz, erasoan ideiak argi edukita... norgehiagoka bideratu zuten 14 puntuko aldea hartuta. Baina bigarren laurdenean joko hori desagertu egin zen eta kanpotarrek partzial beldulgarria lortuu zuten (4-23) markagailuari buelta emateko. Atsedenaldian elektronikoak gasteiztarren aldeko 41-45ekoa erakusten zuen.

Aldageletatik bueltan “beltzezko gizonek” indarra, adorea eta intentsitatea berreskuratu zuten Peñaroyaren mutilek aldea askoz gehiago ez handitzeiko (hamar puntu gehienez, 41-51). . Hori bakarrik ez eta 55na berdintzea lehenengo eta 56-55 aurretik jartzera lortu zuten Ponsarnaurenek. Laurdena ordea Baskoniaren alde bukatu zen 58-59. Azken 10 minutuak lehiatuak izango zirela zirudien.

Eta horrela izan zen lehia bukatzeko zazpui minuytu eta erdi geratzen ziren arte. Momentu horretan Kyserrek txapela jarri zion Howardi eta azken hau lurrean zela bilbotarren pibota gainetik kentzeko hankak jarri zituen eta bultza egiten saiatu zen, bien arteko istilua sortuz. Gasteiztarren bankutik Kurucs eta Raieste atera ziren “borrokaren” protagonistak banatzeko. Epaileak jokaldia ia bost minutuz aztertu ostean Kyser eta Howarden arteko liskarra kirolez kanpoko falta banarekin konpndu zuten eta Kurucs eta Raieste kanporatuak izan ziren baimenik gabe kantxaratzeagatik. Markagailua 61-64 zegoen eta gertatutakoak “eltzezko gizonen” kontraeraso bat gelditu zuen. Jokoaren etenak Baskoniani mesede egin zion, partiduan berriz sartzeko arazo gutxiago izan zuelako. Partiduaren momentu desberdinetan huts egin dako 9 jaurtiketa libreak ere eragina izan zuten, nahiz eta amaiaeran aldea hamaika puntukoa izan (70-81) presioa sartzeko balio izango zukeen 4´60 metroko marratik eraginkorrago aritu izana.

Jokalarien estatistikei erreparatuz, denboraldiko jokalaririk erregularrena den Hakanson (12 puntu, 6 asistentzia, 13ko balorazioa) izanz en onena. Berarekin batera sartutako puntuetan hobea izan zen Rabaseda (14, baina 12ko baloraiorekin), eta Sulejmanovic eta Witheyk hartutako erreboteak, 8 eta 6 hurrenez-hurren nabarmendu beharra dago. Alde txarra Anderssonen lesioa izan zen, kolpe baten ondorioz.

Costello (17 puntu), Thompson (14 puntu, 9 asistentzia), Marinkovic (14 puntu, 3 errebote) eta Hommes (12 puntu) izan ziren onenak kanpotarren aldetik.

Ligako hurrengo lehia Tenerien izango dute “beltzezko gizonek” eguerdiko 13:00etan. Ez dirudi bolada txarrrari amaiera emateko areriorik aproposena; irlakoak bigarren daude 5-1eko balantzearekin; bilbotarrak hamabigarren 3 garaipen eta 3 porrotekin, UNICAJA (8. SAILKATUA), Joventut (9.), Murtzia (10.) eta Valentziarekin (11.) berdinduta hori bai. Norgehiagoka asko geratzen ditra oraindik eta egoera ez da batere larria oraindik, baina akatsak ahalik eta arinen zuzendu orduan eta arinago lortuko da denboraldiko helburua.


Argazkia: Bilbao Basket/