Udan bere aurkezpen prentsaurrekoan Jaume Ponsarnauk argi eta garbi esan zuen denboraldiko helburua ACB ligan postua mantentzea zela eta, behin hori lortuta, hurrengo pausuetan pentsatzea. Orokorrean, salbuespenak-salbuespen, jeitsiera postuak ekiditzeko langa hamabi garaipenetan jarrita dago eta lehenengo hamar jardunaldiak igarota sei izan dira “beltzezko gizonek” irabazitako partiduak; helburuaren %50 lortua, bide erdia eginda.
Bide hori baina ez da erreza izaten ari, izan ere ondo gogoratuko duzuen bezela denboraldia hasi baino lehen Goudelock eta Rigo denbora luzerako lesionatu bait ziren. Horretaz aparte gutxi batzuk izan dira jokalari guztiak osasuntsu egonda prestatutako lehiak astero egon delako baten bat dudan eta kide batek bere rola betetzeko esfirtsu handia egin behar izan duena. Guztien gainetik orain arte erregularrena Ludde Hakanson suediarra izan da. Kanaria Handiaren kontrako 27 puntuko erakustaldiaz aparte partidu guztietan izan dituen zenbakiak nahiko berdintsuak izan dira. Bere gidaritzari jarraituz batzuetan Smith, beste batzuetan Withey edo Kyser edo Andersson, Rabaseda... nahiko ondo ibili dira; orokorrean guztiek eman dute bere maila nahiz eta Sulejmanovic eta Alonsorengandik aurrera pausu bat espero den.
Bilbao Basketen ibilbidea ez da erreglarra izan eta modu grafikoan deskribatzeko serra-hortza irudikatu genezake: hiru garaipenekin gorantzako joera, hurrengo lau porrotekin beheranzkoa eta berrrio ere gora azken hiru norgehiagokak irabazi ostean. Bihar gaueko 20:00etan azken jardunaldian Bartzelonari gailendu zitzaion Obradoiro dator Bilbao Arenara. Moncho Fernandezek aspalditik zuzendutako taldeak bilbotarrek baino bi garaipen gutziago dituzte baina ez dira turismoan etorriko eta intentsitate barik jokatuta ezineskzoa izango da denboraldiko zazpigarren garaipena lortzea. Ikusteko dago serra hortzak goranzko joera jarraitzen duen eta, ondorioz, orain arte helburua lortzeko ibilitako bidea handitzen den.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga