Arratsalde txar bat

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko urt. 19a, 14:06
"Beltzezko gizonek” denboraldiko partidurik txarrena jokatu zuten Gironaren kontra (84-59)

Pasa dan larunbateko norgehiagokaren atariko prentsaurrekoan Jaume Ponsarnauk lehen aldiz Kopa aipatu zuen, euren gainean hekburu berri hori lortzeko presioa euren buruetan jari nahi zutela. Era berean lehen itzulia bukatzeko geratzen diren lehiak irabaztea Girona eta Bartzelona, biak etxetik kanpo) helburu nagusia lortzea ahalbidetzen laguntzen duelako.

Fontajau pabilioian ordea talde bakarra egon zen, Aito Garcia Renesesek zuzen dutako Girona. Etxekoak Marc Gasolen gidaritzapean (19 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia) jaun eta jabe izan ziren lehia osoan zehar. Klubeko presidentearekin batera Prkacin (18 puntu, ) eta Taylor (14 puntu, 5 errebote) nabarmendu ziren; Quino Colom “beltzezko gizon” ohiak ere partidu oso ona egin zuen 8 puntu eta 6 asistentziekin.

Bilbao Basketeko jokalariek ezer gutxi egin ahal izan zuten etxeko taldeak planteaturiko defentsa sendoaren aurrean. Zonan sartzea ia ezinezkoa zirudien eta, lehenengo zatian batez ere, hiruko jaurtiketetan oinarritu zuten “beltzezko gizonek” etekin gutxi lortuta. Ludde Hakanson eta Adam Smithek partidu deserosoa izan zuten taldekideen jokoa gidatzeko eta ligan batezbeste punturik gehien sartzen dituzten sailkapenean hurrenez-hurren zazpi eta zortzigarren postuetan daudenak ez ziren 10 puntura heldu: suediarrak 8 eta estatubatuarrak 6 bakarrik eta taldeak nabaritu zuen puntu jario horren falta.

Horien ordez beste batzuk izan ziren puntuak pilatu zituztenak. Emir Sulejmanovic izan zen “beltzezko gizonik” onena 15 puntu, 8 errebote eta 18ko baloraioa lortuta. Denzel Andersson (12 puntu) eta Alex Reyes (10 puntu, 4 errebote) ere nahiko txukun ibili ziren nahiz eta taldearen jokoa oro har eskasa izan. Laburbilduz, arratsalde txar bat izan zen.

Kopara sailkatzeko aukerak oso apurrak dira izan ere igandean eguerdiko 12:30etan Palau Blaugranan irabazi ez ezik, Valentziak Zaragozaren kontra galdu behar du arrtsaldeko 17:00etan hasiko den norgehiagokan. Galdetzekoa da zergatik ez diren Kopan sartzeko aukerak dituztenen partiduak ordu berean jokatzen, baina hori beste kontu bat da. Erronka zaila da eta ezin da ahaztu helburu nagusia zein den, gitxienez beste 4 garaipen lortzea.

 

Argazkia: Bilbao Basket