Burua gora

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko urt. 23a, 21:22

Bigarren zati bikain bat eginda “beltzezko gizonak” Bartzelonarengandik uste baino hurbilago egon ziren, nahiz eta azkenean hamar puntuz galdu (88-78)

Hogeita bi puntuz galtzen joan, lehia bukatzeko minutu baten faltan laura jarri eta azkenean “soilik” hamar puntugatik galdu; 29 puntu lehenego bi laurdenetan lortu eta 49 bigarren zatian. Palau Blaugranan irabaztea erronka zaila zen (ezinezkoa ez ordea, aurrekariak egon badaude) baina guztiz kontrako zen egoera baten aurrean eta Sarunas Jasukeviciusenek norgehiagoka aise eta modu umiliagarrian irabaziko zutela zirudienean Jaume Ponsarnauren mutilek aurrera pausua eman eta markagailua estu jartzeak taldeaz harro egoteko modukoa da duda barik.

Markagailuaren bilakaera laurdeneka hurrengoa izan zen: 18-11 lehenengoan, nahiko parekatua; bigarrena 29-18, Laprovittolak bost hiruko sartu zituen sei saiakera eginda eta lehia apurtzetik oso hurbil egon ziren etxekoak; atsedenaldian 47-28 eta zalazateko handia hartzeko gitxi falta zela zirudien. Baina arestian esan moduan “beltzezko giznek” hortzak estutu, jarrera hobetu eta intentsitate handiagogaz kantxaratu ziren bigarren zatian. Hirugarren laurdenean 16-26ko emaitza eta 25-23 azken hamar minutuetan. Egindako esfortsua ez zen nahikoa izan jardunaldiko ezustekoa emateko baina ACBko lidertza jokoan zuen talde bat estuasunetan jartzeko adina bai. Burua gora.

Puntuetan ez, baina balorazioan onena Emir Sulejmanovic izan zen (12, 9 puntu, 7 errebote). Adam Smithek 16 puntu sartu zituen, Alex Reyesek 11 (lautik hiru hiruko sartuta), Francis Alonsok 9 eta Ludde Hakanson 8 soliki baina 7 asistentzia banatu zituen.

Etxeko tadean, Laprovittola (20 puntu, 5 asistentzia), Nnaji (16 puntu) eta Jokubaitis (14 puntu, 6 asistentzia) nabarmendu ziren.

Bigarren itzukiari egteko “beltzezko gizonek” Badalonako Joventut hartuko dute Bilbao Arenan datorren larunbatean gaueko 20:45tan. Joanekoan Ponsarnauren mutilak 5 puntugatik irabazi zuten. Horren aurretik ordea, Basketball Champions Leagueko bigarren faseko lehenengo jardunaldiaren baitan Darussafaka talde turkiarra izango dute bisitari asteazkenean iluntzeko 20:00etan (multzoko beste bi arerioak Tenerife eta Murtzia dira).

Balantze positiboa

Urtez urte jokalari gehienak aldatzeak taldeak zerotik hastea behartzen ditu eta hori da Bilbao Basketen udaroko errutina. Gainera entrenatzaile aldaketa izateak ziurgabetasuna areagotzen du. Behin ligako lehenengo itzulia jokatuta 8 garaipen lortuta “beltzezko gizonak” sailkapenean 10. postuan kokatuta daude eta jeitsiera postuak bost partiduetara daude. Helburu nagusia azkenengo bi postuak ahalik eta urrunen edukitzea denez, balantzea positiboa dela esan daiteke, porrot bat gehiago izan arren. Aurreko denboraldietako datuak kontuan izanda, lau garaipen gehiagorekin “beltzeko gizonek” ACB ligan mantentzeko txartela bereganatuko lukete.  

    

Argazkia: Bilbao Basket