Burua altza ezinik

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko ots. 8a, 22:05

“Beltzezko gizonak” dinamika negatibo batean murgilduta jarraitzen dute

Talde boteretsuak alde batera utzita, normala da denboraldian zehar gorabeherak izatea, segidan partiduak irabazi eta jarraian beste horrenbeste galtzea. Emaitza txarrak pilatzen direnean, asko ez badira behintzat, ez da oso kexkagarria izaten baina bai porrot horien modua ordea.

Azken hau da hain zuzen ere azken norgehiagoketan gertatzen ari dena, taldeak iparra galdu duela dirudi, orain arte ACB ligan zortzi garaipen lortu eta BCL txapelketan eroso egotea ahalbidetu duen jokoa desagertu egin dela.  Denboraldia hasi zenetik, aurredenboralidan baita ere, lesioak egon dira baina Ludde Hakanson jokatzeko ez egotea izan ahal da taldearen momentu txarraren gakoetako bat. Suediarra, Adam Smithekin batera, “beltzeko gizonen” liderra da zenbakiz eta taldekideak kantxan gidatuz. Bere falta askorik ez somatzeko besteek aurrera pausua ematera behartuta daude taldearen onurerako.

Arerioen lana ere beste arrazoi bat bada. Aurkariek badakite zein den Bilbao Basketen joko moldea eta talde bilbotarraren gabeziak aprobetxatzeko baliabideka prestatzen dituzte eta horren aurrean, azken boladan behintzat, “beltzezko gizonek” ez dakite aurkariek aurkeztutako “tranpeen” aurrean zelan jokatu eta horrek erasoan izugarrizko kaltea du (Gironarne aurka 59 puntu, Joventuten kontra 51) eta intentsitatean izandako beherakadak ere eragin zuzena du saskiratze gehiegi utzita.

Obradoiro eta Tenerifen kontra jokatutako azken bi partiduetan (biak etxetik knapo eta ACB Eta BCL txapelketan hurrenez-hurren) hobekuntzak ikusi dira batez ere intentsitatean, erreboteak harteko saiakeretan baina arerioak ez ziren egokienak garaipena lortu eta egoera arintzeko, baina sentsazioak hobeak dira.

Norgehiagokak irabaztea da botikarik onena talde eta zalegoaren animoak berpizteko. Larunbat honetan arratsaldeko 18:00etan Granadaren kontrako lehian garaipena lortzea oso ona litzateke.

 

Argazkia: Bilbao Basket