Arnasbidea

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko ots. 16a, 14:12

"Beltzezko gizonek” Granada menpean hartu zuten 90-73

Azken boladan erakutsitako joko kaxkarra ahaztu edo behintzat alboratu dute “beltzezko gizonek” pasa den larunbateko norgehiagokaren nondik norakoa ikusita. Ponsarnaurenek hirugarren laurdeneko lehnengo laupabost minutuetan izan ezik Granadaren kontrako partidua kontrolpean izna zuten eta aspaldiko partez garaipena beregnatu zuten Bilbao Arenan bildutako 8.200 zaletu infururen babespean, denboraldiko bederatzigarrena (helburu nagusiaren %75 lortua) eta jeitsiera postuak bost partiduetara aldenduz.

Norgehiagoka hasi baino lehen talde andaluziarra saikapenean bi garaipenera kokatuta zegoen eta beheko postuak ekiditzeko arerio zuzen adela esan genezake. Horregatik lehiak garrantzi handia zuen ez bakarrik bilbotarren animoak berreskuratzeko, baita distantzia handitzeko ere. Gogoratu beharra dago lehenengo itzulian Granadak hamabost puntugatik irabazi zutela eta, hortaz, norgehiagoka irabaztea ez zela erreza izango.

Eta hasieratik ikusi zen hori. Nahiz eta bilbotarrek sei puntuko aldea hartu, Pablo Pinek zuzendutako mutilek gauzak estu jarri zituzten, lehenengo laurdenaren amaieran 20-18koa jarriz. Bigarrenean bilbotarrak defentsa estutzeaz batera aldea apur bat zabaldu zuten atsednaldira zortzi puntuz goitik helduz, 42-34. Erabakiorra ez zen arren, diferentzia nahikoa erosoa zen.

Baina arestian esna bezela aldageletatik bueltan Granadaren susperraldia heldu zen eta lan ona eginez markagailua iraultzea lortu zuten, 50-51 (8-17ko partizla alegia). Ponsarnauk hutsartea eskatu zuen eta “beltzezko guzinek” erritmoa berreskuratu zuten laurdena 22-21 bereganatzeko (64-55) eta lehia bukaera eroso baten ostean 17 puntuko aldea lortuz, 90-73.

21 puntu, 4 asistentzia eta 26ko baloraioa lortuta Adam Smith nbarmendu zen “beltzezko gizonen”artean. Ipar amerikarrarekin batera Alex Reyes (17 puntu), bueltan zen Ludde Hakanson (15 puntu, 4 asistentzia) eta Jeff Witheyk (13 puntu, 15 errebote) lan bikaina osatu zuten.

Granadaren baitan 13na puntu lortu zituzten Renfroe eta Costa (lehenak 6 errebote hartuta) eta 12na puntu sartu zituzten Dropeh, Maye eta Ndoye nabarmendu ziren.

Kopak eta selekzioen norgehiagokak direla eta txapelketa geldi egongo da. Atseden hartu eta ideiak argitzeko baliatu beharko lituzkete egun hauek eta berreskuratutako intentsitate eta irudi ona mantentzeko.

 

Argazkia:Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga