Hamargarren garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko mar. 20a, 22:49

Bilbao Basketek Girona mendean hartu zuen sentsazio onak utzita (84-77)

Txapelketaren eboluzioa arerio zuzenak zeintzuk diren markatzen ditu, nahiz eta denboraldi hasieran helburuak zehaztu. “Beltzezko gizonen” ibilbiidea ez da erregularra izan hasiera nahiko txukun baten ostean jeitsiera postuetatik aldentzea ahalbidetu bazuen ere, azken boladan izandako porrotek taldearen animo eta inguruan desegonkortasuna sortu du. Horregatik hamabi zenbakia irabazitako lehien laukian.

Helburu nagusi hori lortzeko bi garaipen bakarrik geratzen dira Ponsarnauren mutilak Aitoren taldearen aurka denboraldiko hamargarrena lortu ostean. Norgehiagoka serioa jokatu zuten “beltzezko gizonek”, orain gitxi arte jokoan eragin eskasa zuten jokalari batzuek aurrera pausua emanaz gainera. Hasieran markagailuan aldeak ez ziren oso handiak izan etxekoen alde (bostpasei puntukoa gehienez) eta lehenengo laurdena 19-16 bukatu zen. Bigarren partzialean apurka “beltzezko gizonek” lehia apurtzeko pausuak emon zituzten aldea 11 puntura igoz; hor etorri zen kanpotarren erreakzioa Marc Gasolek gidatua eta, markagailua iraultzera heldu ez ziren arren, berrizere aldea murriztu zuten. Atsedenadian elektronikoak 42-37ko maitza erakusten zuen.

Azken norgehiagoketan izandako gorabeherak ikusta, beste behin gauza bera gertatuko zen beldur ziren Bilbao Arenan bildutako 9256 zaletuak. Gironak hobeto ekin zion bigarren zatiar eta aurrreko laurdenean lortu ez zuena egon zuen, markagailuari buelta ematea alegia. Hori bai, etxekoek arerioen saskiratzeei modu berean erantzuten zioten eta hirugarren laurdenaren amaieran jokaren eta markagailuaren kontrola berreskuratu zuten (19-18 partzilean, 61-55 oro har).

Azken laurdenean Gironak lanean jarraitu zuen bi puntura jarriz baina lehia bukatzeko bizpairu minutu geratzen zirenen hamar puntuko aldea hartu zuten bilbotarrek eta kanpotarren indarak bukatu ziren. Amaieran zazpi puntuko aldea (84-77) eta denboraldiko hamargarren garaipena. Fase erregularra bukatzeko hamaika jardunaldiren faltan, jeitsiera postuak bost partiduetara aldendu dituzte.

Bost izan ziren 10 puntu edo gehago lortu zituzten “beltzezko gizonak”: Francis Alonso (18, 4 errebote), Emir Sulejmanovic (14 eta 8), Ludde Hakanson (12, 5 eta 5 asistentzia), Alex Reyes (11 eta 5) eta Georgios Tsalmpouris (10 eta 5). Lunbalgia pairatu eta partidu batzuk galdu ostean Denzel Andersson bueltan da.

Aitok ACB ligan 1100. Lehia izan zen Bilbao Basketen kontrakoa. Berak zuzendutako mutilen arten Gasol (18 puntu), Fjellerup (14) eta Taylor (12 eta 12 errebote) nabarmendu ziren.

Eusal derbia izango da “beltzezko gizonen” hurrengo erronka. Gasteizen jokatuko da norgehiagoka arratsaleko 17:00etan.

 

Argazkia: Bilbao Basket