Aspaldiko partez Miribillan bildutako “marea beltzak” (8500 pertsona inguru) denbora luzean ahaztuko ez duen lehiaz gozatzeko aukera izan zuen. Lehia borrokatua izan zen hasieratik bukaeraraino eta, zorionez, garaipena etxean geratu zen jardunaldiko ezustekorik handenetarikoa suertatuz (Breogan eta Betisek Real Madril eta Teneriferen kontra hurrenez-hurren lorturikoekin batera). Bilbao Basketek ligan irabazitako hamabigarren lehia da eta, hortaz (oraindik matematikoki ez bada ere) ACBn jarraitzeko helburua lortu dute.
Jasikeviciusen taldea astean zehar Euroligan Milanen aurka galtzetik zetorren baina Real Madrilen porrotak ligan lider jarraitzeko aukera ematen zion (Baskoniarekin batera). Bartzelona talde handia dela eta izarez josia dagoela jakina da (datu esanguratsu bat: Miroticen soldata Bilbao Basketen aurrekontua baino handiagoa da) eta joaneko norgehiagokan “beltzezko gizonak” jipoitu izanak konfiantza puntu bat ematen zion.
Aurrekoari Ponsarnauren taldeak zituen bajak gehitzen zitzaien: Ludde Hakanson, Jeff Withey, Francis Alonso, Andrew Goudelock eta Tomeu Rigo (azken bi hauek aurednboralditik; ez dute minuturik jokatu orain arte). Ia talde erdia kantxaratu ezinik. Zegoenarekin moldatu eta partidua aurrera ateratzen saiatu behar. Horrekin eta adorea erakutsiz, bisitarientzat ez zela paseo bat izango.
Oro har, partidu osoan zehar kataluniarrak markagailuan nagusi izan ziren, lehenengo hiru minutu eta azkenenengo txanpan izan ezik. Bilbao Basketen lan ezkergak aldea gehienez zortzi puntukoa izatea ahalbidetu zuen. Laurdenetako partzialek argi erakusten dute talde bakoitza zati baten jabe izan zela, lehenengoa Bartzelonarentzat (18-22 eta 13-15), bigarrena “beltzezko gizonentzat” (21-20 eta, batez ere azken laurdena 30-23).
Lehia azken 25 segunduetan erabaki zen. Nikola Radicevicek bere laugarren saiakeran hiruko bat sartu zuen elektronikoan 79-77ko emaitza ezarriz. Hurrengo defentsan Michael Kyserrek txapela jarri zion Nicolas Laprovittolari. Baloia kanpotarren esku zegoen eta berriz baloia jokoan jarri baino lehen, epiale batek kirolez kontako falta pitatu zuen Bartzelonaren alde (jokaldia behin eta berriz ikusi ondoren ez da argi ikusten zer somatu zuen epaileak erabakia hartzeko). Horrenbestez Jasikeviciusen taldeak jaurtiketa libre bat eta jabetza zuen. Laprovittolak e zuen jaurtiketa sartu eta hurrengo jokaldian lehia berdintzeko bakarik zegoela baloia kanpora atera zuen Alex Abinesek hirukoa sartu eta 6’8 segunduren faltan markagailua 79-80 jarriz. Ponsarnauk eskatutako jokaldi baten ostean, Adam Smithek baloia jokoan jarri zuen eta Nicola Radicevicek aurreko hirukoa sartu zuen leku beretik lortu zuen saskiratzea. 2’4 segundu falta ziren, Abrinesek zelai erditik saskiratzen saiatu zen, baloia ez zen sartu eta pozak eztanda bagusi Bilbao Arenaren harmailetan. Garaipem ikaragarria izan zen igande arratsaldekoa. Zaleen babesa etra animoak eskertzeko (denboraldi osoan erakutsitakoa) jokalariek ohorezko buelta eman zuten elkarri txalotuz eta zaleei bostekoa emanez.
Arestian esan bezela, jokalari erabakiorra Nicola Radicevic izan zen azken bi hiruko horiek lortuta (11 puntu guztira; 4 asistentzia banatu zituen baita ere) baina onena, beste behin, Adam Smith izan zen 22 puntu, 2 errebote eta 4 asitentziekin. Nabarmendu beharreko beste batzuk Emir Sulejmanovic (13 puntu, horietak 11 partiduko lehen lau minutuetan eta 4 errebote) eta Michael Kyser (11 puntu, 6 errebote eta 3 txapel) izan ziren.
Bartzelonaren baitan onenak Abrines (19 puntu, hirukoetan bederatzitik bost sartuta), Mirotic (13 puntu) eta Laprovittola (12 puntu, 5 assitentzia) izan ziren.
Jardunaldiko emaitzen ostean, “beltzezko gizonek” zortizgarren postutik garaipen batera kokatu dira eta jeitsiera postuetatik seira, fase erregularra bukatzeko zortzi partiduren faltan. Hurrengo lehia Fuenlabrada azken sailkatuaren aurka dute etcetik kanpo larunbatean arratsaldeko 18:00etan. Denboraldiko helburu nagusia lortu ostean, zergatik ez play-offetan sartzeko borrokatu.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga