Bilbao Basketek Bartzelonari irabazi ostean dinamika onari eusteko aukera pargabea zuen sailkapeneko azken postuan itota dagoen Fuenlabradaren kantxan. Talde madrildarra kinka larrian dago ez bakarrik kirol arloan, baita ekonomikoan ere “Fuenlabrada Blues” animazio taldeak idatzi batean partiduaren atarian argitaratu zuenez. Bilbao Basketek orain ez asko bizi izandako egoera gogoratzen du eta ikusiko da denboraldia bukatuta zer gertatzen da taldearekin.
Norgehagokaren arira, “beltzezko giznak” ondo hasi ziren lehenengo laurden nahiko txukuna jokatuz (19-24). Ponsarnauren taldeak gehienez zazpi puntuko aldea izan zuen, bigarren laurdenaren hasoeran lortua; lehia haien alde apurtuo ztela ziruden baina errealiatea beste bat izan zen. Apurka-apurka Horton eta Aliren gidaritzapean atsedenaldira berdinduta heldu ziren (39-39).
Hirugarren laurdenean etorri zen gainbehera: 21-10. “Beltzezko gizonak” intentsitate barik ibii ziren kantxan, defentsan ahul eta erasoan ideiarik gabe. Quintanaren mutilek 18 puntuko aldea lortu zuten eta azken laurdenean diferentzia kudeatzea besterik ez zuten egin izan behar etxekoek, nahiz eta azken minutuetan “beltzekzo gizonek” aurretik egindakoa konpontzen saiatu.
26 puntuko balorazioa lortuta Emir Sulejmanovic izan zen Bilbao Basketen aldetik jokalaririk onean. Bosniarrak 13 puntu, 11 errebote eta 4 asistentzia lortu zituen. Nabarmentzekoa ere Alex Reyesen 19 puntuak eta Nicola Radicevicen 11 puntu eta 8 asistentziak.
Fuenlabradan Marc garcia (17 puntu), Prince Ali (12 puntu), Ken Horton (11 puntu, 7 errebote), Lasan Kromah (11 puntu, 6 errebote, 4 asistentzia) eta Keanu Pinder (10 puntu, 4 errebote). Izan ziren onenak.
“Beltzezko gizonen” hurrengo erronka Alex Mumbruk zuzendutako Valentzia Basketen kontra izango da etxetik kanpo larunbatean gaueko 20:45etan. Fuenlabradaren kontra izandako gehiegizko konfiantza erakusten baldin badu Bilbao Basketek jipoia hartuko du. “Marea beltzaren” berotasunetik urrun 11 dira jasotako porrotak eta helburua etxean erakusten duten intentsitatearekin jokatzea da.
Argazkia: Bilbao Basket