Intentsitate eza

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko api. 27a, 18:58

“Beltzezko gizonek” ez ziren lehiatu (60-83)

Ez dago Teneriferen kontrako partiduaren inguruan asko esaterik. Norgehiagoka ikusi ez zutenek estatistikei begiratu azkar bat botata ideia argi eta zehatza izango dute; laurdeneka 8-25, 20-12 (10-30etik atsedenaldiko 28-37ra erreakzio handia egon zen), 13-29 eta 19-17. Txus Vidrretarenek bigarren laurdenean izan ezik jaun eta jabe izan ziren. Beste datu esanguratsu bat erreboteena izan zen “beltzezko gizonek” 20 hartu zituzten eta kanpotarrek 42. Intentsitate eza.

14ko baloraioarekin Nicola Radicevic (11 puntu, 3 errebote, 5 asistentza) hondamendian nabarmendu zen. Adam Smithek 13 puntu lortu zituen eta Denzel Anderssonek 8. Jame Ponsarnauk partiduko azken minutu erdian Iker Chacon gaztea kantxaratu zuen eta denbora apur horretan 2+1ekoa lortu zuen. Bilbotarraren debuta izan zen lehiako gauzarik positiboena. 

Teneriferen aldetik  onenak Shermadini (17 puntu, 10 errebote), Cook (14 puntu) eta Fernandez (13 puntu, 5 asistentzia) izan ziren.

Ez zuen eragin zuzenik izan baina lehenengo zatian epailee egndako lana aipamen bat merezi du. Izan ere kantxaren bi adeetan gertatzen ziren jokaldi berdintsu edo berak modu desberdinean pitatu zituzten eta, kasualitatez, dena etxekoen kontra. Irizpidea berdina ez jarraitzeak zalea sutan jarri zituen atsedenaldia arte. Ez da lehenengo aldia denboraldi honetan.

“Beltzezko gizonek” atzokoa ahalik eta lasterren ahazteko aukera larunbat honetan izango dute. Manresaren kontra Bilbao Arenan iluntzeko 20:45etan.

 

Argazkia: Bilbao Basket