Teneriferen kontako hondamendiaren ondoren Manresari irabaztea nahitaezkoa zen, ez bakarrik aurkaria urruntzeko baita sailkapenean zortzigarren postutik ahalik eta hurbilen mantentzeko (jakinda play-offetara sartzea ia ezinezkoa dela). Eta berriro itxura ona erakutsiz baldin bazen ahalik eta hobeto jokalari eta zaletuek konfiantza berreskuratzeko. Norgehiagolaren nondik norakoa ikusita lortu zela ondorioztatu daiteke nahiz eta majo sufritu behar izan denboraldiko hamairugarren garaipena lortzeko.
Lehennego laurden txukuna jokatu ostean, 24-14 hamar minutuen ostean, bigarrenena Ponsarnauren mutilen gainbehera etorri zen Martinezen taldearen susperraldiarekin batera eta hamairu puntuko aldea izan zena hirura jeitsi zuten kataluniarrek atsedenaldira joateko (36-33). Bigarren hogei minutuak estu joan ziren, Manresak hirugarren lauedenaren hasieran markagailua irauliz, gero Bilbao Basketek aurre hartuz baina lehia apurtu ezinik. 61-55 bukatu zen hirugarrren laurdena eta azkenengoan talde bakoitzaren saskiratzeei besteak modu berean erantzuten zion eta orokorrean norgehiagokaka jaurtiketa batekin erabakitzen diren arren, kasu honetan lapurtutako baloi batekin lortu zuten “beltzezko gizonek” garaipena ziurtatzea. Elektronikoak etxekoen aldeko 78-76ko emaitza erakusten zuenean kanpotarrek 14 segunduko jabetza izan zuten lehia berdindu edo irabazteko, baina baloia modu nahasian mugitu zuten eta hori baliatu zuen Emir Sulejmanovicek baloia bereganatu, falta bat jaso eta ondorengo bi jaurtiketa libreak sartzeko. “Beltzezko gizonek” intentsitatea berreskuratu zuten Teneriferen aurkakoa estropezua izan zela erakutsiz. Bukaeran Bilbao Basketek 80-76 irabazi zuen.
Partiduko jokalari onena ez ezik jardunaldikoa ere izan zen Adam Smith. Estatubatuarrak 32ko baloraioz lortu zuen 28 puntu, 4 errebote eta 4 asistentziekin. Agustin Ubalek 10 puntu lortu zituen, Michale Kyserrek 9 eta 6 errebote eta Emir Sulejmanoviek 8 puntu eta 6 errebote (arestain aipaturiko baloi lapurtuarekin batera).
Manresaren baitan Harding (21 puntu), Robinson (17 puntu, 6 errebote), Geven (10 puntu, 6 errebote) eta Badio (10 puntu)nabarmendu ziren.
Nahiz eta lehia irabazi, epaileen lana aipatu beharra dago eta aurreko lehian gertatu bezela ez zirelako ondo ibili berriro erabaki desberdinak hartu zituztelako berdinak edo berdintsuak izan ziren akzioetan.
Denboraldia bukatzeko lau jardunaldi geratzen dira eta sailkapeneko bederatzigarren postua sendotzea funtsezkoa da datorren denboraldian BCL-ra aurrekanporaketarik jokatu gabe sartzeko. “Beltzezko gizonek” Betis etxetik kanpo (larunbatean arratsaldeko 18:00etan), Breogan etxean (hilaren 10ean 19:00etan), Murtzia Miribillatik urrun (hilaren 14an eguerdiko 12:00etan) eta Unicaja Bilbao Arenan (eguna zehatzeke dago izan ere ordutegi bateratua egongo dela seguru da) izango dituzte aurkari.
Argazkia: Bilbao Basket