Ezinean Bilbao Arenatik urrun

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko mai. 9a, 18:36

Jeitsiera postuetatik aldentzeko borrokan dagoen Betisek “beltzezko gizonen” kontrkao norgehiagoka irabazi zuten (86-78)

Esaera batek dio “kanpoan hotz handia egiten du” eta laster bukatuko den denboraldi honetan Bilbao Basketek Bilbao Arenatik urrun ez dabil batere eroso, soilk 3 norgehiagoka irabazita. Egia da kurtsoan zehar etxean sendo egotea ezinbestekoa dela baina norberen mugetik kanpo irabaztea ere komenigarria da. Aurten estuasunik gabe bukatuko dute Opnsarnaurek baina datorren denboraldiari begira hobetu beharreko arloa da.

Larunbat arratsaldeko lehian Luis Casimirok zuzendutako Betisek lehia hobea jokatu zuen eta hortaz ez zion Bilbao Basketi aukera gehiegirik eman, nahiz eta partidu estua izan momentu batzuetan eta aldeak so handiak izan ez ziren arren (azken laurdenena lortu zuten etxekoek 10eko diferentzia). Partzialak 22-22, 20-13 (atsedenaldian 42-35), 18-25koa lortu zueten “beltzezko gizonek” lehia 60na berdinduz baina azken hamar minutuetan etxekoek 26-18 gailendu ziren, bukaerako 86-78ko markagailua ezarriz. Andaluzarrak erreboteetan jaun eta jabe izan ziren lehian (bigarren laurdenean batez ere) eta Ponsarnauren mutilek markagailua berdindu eta irauli arren ez ziren kapazak izan aldea mantendu eta kudeatzeko.

15eko balorazioa lortuta Denzel Andersson eta Nikola Radicevic nabarmendu ziren “beltzezko gizonen” artean. Suediarrak 18 puntu lortu zituen (komunikbide batzen arabera datorren urterako kontratua berriztu du baita) eta serbiarra 11 puntu, 5 errebote eta 6 asistentzia. Adam Smithek ere 11 puntu lortu zuten baina ez zen azken aldiko jokalari erabakiorra izan.

Betisen aldetik bost jokalarik 12 puntu edo gehiago lortu zituzten: Montero (17, 4 errebote, 3 asistentzia), Perez (16, 11 errebote), Pargo (15 eta 5 asistentzia), Johnson (15, 6 errebote) eta Cvetkovic (12 puntu).

Txapelketak ez du etenik eta bihar arratsaldeko 19:00etan “beltzezko gizonek” Breogan izango dute bisitari. Datorren denboraldian berriro BCL txapelketa  jokatzeko aukerak mantendu ahal izateko garaipena ezinbestekoa da.

 

Argazkia: Bilbao Basket