Balio bikoitza duen garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko mai. 12a, 16:45

“Beltzezko gizonak” partiduaz aparte “averagea” ere irabazi zuten Europan jokatzeko borrokan arerio zuzena den Breoganen kontra (83-66)

Etxetik kanpo ez irabazteak norberaren kantxan jokatzne diren norgehiagokak finalak bihurtzen dira, are gehiago fase erregularra bukatzeko jardunaldi gitxi falta direnean. Zorionez aurtengo denboradian “beltzezko gizona” lasai daude orain aste batzuk datorren uretean ACB-n jarraitzeko postua ziurtatu bait zuten. Oraingo erronka bederatzi edo hamargarren postua bermatzea da.

Eta horretarako Breoganen kontrako lehia garrantzitsua zen galiziarrak bilbotarrekin berdinduta heltzen zirelako. Joaneko partidan Veljko Mrsicenek hamasei puntuko aldearekin irabazi zuten, kontuan hartzeko datua. Lehia 8-2 hasi zen Ponsarnauren alde baina kanpotarrek markagailua arin irauli zuten 0-11ko partziala lortuz. Lehenengo laurdena 17-15 bukatu zen Agustin Ublaek azken segunduan lortutako biko saskiratze baten ostean. Berdintasunak bigarren laurdenean iraun zuen, alde txikia, markagailuan aldaketak baten eta bestearen alde: “beltzezko gizonak” atsedenaldira 39-36 aurretik joan ziren.

Aldageletatik bueltan etorri zen aldaketa. Ordura arte jokatu barik zegoen Georgios Tsalmpouris kantxaratu zuen Ponsarnauk. Michale Kyserrekin batera zonan egindako defentsa izan zen Bilbao Basketen susperraldiaren oinarria. Estatiskiketan ez daagertzen ez zutelako txapelik jarri baina biek ala biek jarritako intentsitatea eta beso luzeen ondorioz kanpotarrek jaurtiketa deserosoak egitera edo aldatzera behartu zituzten eta horrek eragun zuzena izan zuen taldeak erreboteak hartzeko, kontraerasoak hasi eta saskiratzeak lortzeko. Bilbotarrek hogei puntura igo zuten aldea momentu batean baina laurdena 66-48 bukatu zen (hamazortziko diferentzia, +2 lehenengo itzuliko lehia kntuan hartuta).

Mrsicene ikusita norgehiagoka (printzipioz) galduta zutela “averagea” irabazteko ahaleginak jarri zituzten. Azken laurdena hobeto hasi zuten eta apurka markagailuan hurbiltzen hasi ziren, norghiagoka buatzeko hiru minutut eta erdiren faltan zortzi puntura jarri arte (71-63). Ponsarnaurenek azken sprint horretan hirugarren laurdenean erakutsitakoa berreskuratu zuten eta azken segunduetan nahiz eta lehia erabakita egon, harmailetan askok “averagea” jokoan zegoela jakitun ziren eta urduri zeuden. Gainera, azken segunduetako jokaldiek sentsazioa areagotzen zuten: Nikola Radicevicen hiruko batek aldea hamaseira igo zuen, hamabi segunduren faltan bilbotarren falta baten ostean bi jaurtiketa libreetatik bakarra sartu zuen Hollatzek, gero Adam Smithek lau segundu geratzen zirela lehenengo jaurtiketa sartu zuen 4’60ko marratik baina bigarrenean kale egin zuen, Aex Reyesek erebotea hartu zuen, falta egin zioten eta berak bai bi jaurtiketa ibreak sartu zituen bukaerako 83-6ko narkagailua ezarriz. Denboraldiko 14. garaipena eta Breoganekiko diferentzia bilbotarren alde.

Michale Kyser izan zen “beltzezko gizonik” onena 25eko baloarzioa lortuta (19 puntu, 4 errebote, 2 txapel). Berarekin batera Adam Smith (20 puntu, 5 asistentzi), Nikla Radicevic (15 puntu, 8 asistentzia) eta Alex Reyes (10 puntu, 4 errebote) nabarmendu zren eta, arestian esan moduan, Georgios Tsalmpourisen lana ere goraipatu beharra dago estatiskike ez dutelako islatzen greziarrak taldearen mesedetan egindako esfortsua. Bitxikeria bezela, Ondrej Balvin “beltzezko gizon” ohia talde bilbotarraren lesioanatuen ondoa jesarrita egon zen eta zalegoaren txalo zaparrada hartu zuen.

Breoganen baitan Happ (12 puntu, 5 errebote), Hollatz (10 puntum 5 errebote) eta Sergi Quintela (9 puntu, 6 errebote) izan ziren onenak. Veljko Mrsic eta Scott Bamforthek “marea beltzaren” txaloak jaso zituzten partiduaren atarian tade bilbotarraren entrenatzaile eta jokalari ohiak direlako.

Bi jardunaldi geratzen dira fase erregularra bukatzeko eta “beltzezko gizonen” arerioak Murtzia etxetik kanpo (igandean 12:00etan) eta Unicaja etxean izango dira. Zaila iznago den arren gitxienez bi norgehiagoketako bat irabaztea ona litzateke BCL-ko postua bermatzeko.

 

Argazkia: Bilbao Basket