Madarikazioa ote?

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko mai. 15a, 19:22

Partiduaz aparte Nikola Radicevic eta Agustin Ubal lesioengatik galdu ztuen Bilbao Basketek Murtziaren aurka (67-55)

Abenduaren 17a, hori da “beltzezko gizonak” etxetik kanpo azkenengoz irabazi zuten data, hortik hona hamaika norgehiagoka galduta Bilbao Arenatik at. Baina datu hau baino kexkagarriagoa da Bilbao Basketeko jokalariek denboraldi honetan izaten ari diren “erlazioa” txapelketa bera hasi baino lehenagotik hasi zena gainera; Jaume Ponsarnauk ez ditu jardunalid baten ere jokalari guztia jokatzeko prest eduki. Azken jardunaldirako jokatzeko egongo ez direnen lista luzea da: Ludde Hakanson, Francis Alonso, Andrew Goudeock, Tomeu Rigo (orain bi hilabetre inguru entrentzen ari diren arren, ez dirudi jokatuko dutenik), Denzel Andersson eta Murtzian Nikola Radicevic eta Agustin Ubal lesionatu ziren eta, ondrioz, bigarren zatia jokoa antolatzaile barik jokatu zuten (Adam Smith eta Xavi Rabasedaren artean igo zuten baloia).   

Laurdenetako emaitza 18-7, 12-17 (30-24 atsedenaldian, 19-17 eta 18-14 (67-55 bukaeran) izan ziren. Bigarrenean izan ezik beste hiruretan 9-0 eta 10-0eko partzialekin hasi ziren eta horrela nahiko zaila da gero markagailua iraultzea. Sito Alonsorenek gehienez 18 puntuko aldea izan zuten (ehenengo itzulian bilbotarren alde egon zena) eta kanpotarrak bstera hurbiltzea lortu zuten. “Beltzezko giznek” ez zuten Murtziari aurre egiteko aukerarik izan eta etxekoek merezimendu osoz irabazi zuten lehia.

17ko balorazioarkin Emir Sulejmanovice izan zen “beltzezko gizonik” onena. Bosniarrrak 7 puntu eta 14 errebote lortu zituen. Jeff Withey (14 puntu, 5 errebote) eta Adam Smithek (9 puntu, 6 asistentzia) ere partidu ona jokat zuten.

Murtziaren aldetik Jelinek (12 puntu), McFadden (11 puntu) eta Bilbo Baseten jokalari ohia den Nikolic (10 puntu, 5 errebote) nabarmendu ziren. Aipatzekoak dira baita ere Chiozak banatutako 7 asistentziak.

Azken jardunaldian “beltzezko gizone” Unicaja hartuko dute Miribillan hilaren 23an asteartea gaueko 21:00etan (klubak ez ditu ordutegiak jartzen, emanaldiare emateko eskubideak dituen telebistak baizik eta aurtengo denboraldian asko izan dira ez-ohikoak diren ordutegiak). Datorren denborldian Bilbao Basketek BCL jokatu nahi badu 10. postua ziurtatu beharko du eta horretarako bi aukera daude: bere norgehiagoka irabaztea edo Obradoirok Fuenlabradaren aurka  galtzea,  ezusteko galanta izango zena madrldarrak Urrezko LEBeko taldea bait dira jada.

 

Argazkia: Bilbao Basket