2023-2024 denboraldirako oinarriak jarrita

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko uzt. 25a, 20:00

Agurrak, kontratu luzapenak, aurpegi berriak, Europan jarraitzea eta abonu kanpaina. Hau guztia izan da Bilbao Basketen baitan egindakoa maiatzetik hona.

Bilbao Basketen errealitatearen isla da udaro merkatura jo beharra unitate berriak bilatzeko. Urtero jokalari nahikok, arrazoi desberdiengatik, bere ibilibide profesionala Bilbotik urrun jarraitzea erabakitzen dute (normala denez) eta aurten ere hori gertatu da. Honek dira datorren denboraldiari begira “beltzeko gizon” izango ez diren jokalariak:

Andrew Goudelock, Michale Kyser, Nikola Radicevic, Francis Alonso, Agustin Ubal (Bartzelonara bueltan bere lagapenaren ondoren), Ludde Hakanson (Murtziara), Jeff Withey, Emir Sulejmanovic (Zaragozara) eta Ignacio Rosa (Burgosera).

Txanponaren beste aurpegian hauek dira kontratu luzatu dituztenak: Jaume Ponsarnau Xavi Ravaseda (biak 2025a arte), Adam Smith, Denzel Andersson, Tomeu Rigo, Alex Reyes) eta Georgios Tsalmpouris (bostek 2024a arte).

Eta ezagunak diren aurpegi hauei fitxaetak batu behar zaizkio:

-Melwin Pantzar: joko antolatzaile suediarra. 23 urte; 1’91m. Bi urteko kontratua

-Kristian Kullamae: estoniarrak 1-2ko postuetan joka dezake. 24 urte; 1’93m. Urte bateko kontratua.

-Sacha Killeya Jones: pasaporte britainiarra den pibot estatubatuarra. 24 urte; 2’12m. 2024a arte sinatu du.

Tryggvi Hlinason: pibot islandiarrak azken lau denboraldiak Zaragozaren elastikoa defendatu du, hortaz liga ondo baino hbobeto ezagutzen du. 25 urte; 2’16m. 2025a ate sinatu du.

-Thijs De Ridder: hegal pibot belgikarra orain gutxi jokatu den hogei urtez azpiko Europako Txapeleketako izarretako bat izan da (16’9 untu, 9’6 errebote, 2’7 asistentzia). 20 urte ditu, 2’03ko garaiera eta bi urteko kontratua sinatu du.

-Alex Renfroe: pasaporte bosniarra duen joko antolatzaile estatubatuarra. Beteranoa (37 urte) ligan esperientzia handikoa Baskonia, Bartzelona, Burgos eta Grandan artu ostean (bertatik dator).ACBtik kanpo Bayern Munich, Alba Berlin eta Zenit San Petersburgon jokatu du. 1’91 metroko altuera du eta urte bateko kontratua sinatu du.

Laburbilduz, hau da 2023-2024ko Bilbao Basket:

Joko-antolatzaileak: Pantzar-Renfroe

Eskoltak: Smith, Kullamae, Rigo

Hegalekoak: Rabaseda-Reyes

Hegal-pibotak: Andersson- De Ridder

Pibotak: Killeya Jones-Hlinasson-Tsalmpouris

Iaz bezela, nahiz eta EBA ligako fitxa izang duen lehen taldeko dinamikan ibiliko da Unai Barandalla. Gainera FIBA Eurpe Cupeo norgehiagoketako deialdietan egongo da.

 

“Beltzeko gizonek” Europan jokatzen jarraituko dute

Orain egun batzuk konfirmatu zen talde bilbotarrak Europan jarraituko duela. Basketball Champions League eta Eurocupen izena ematen saiatu ostean, azkenean FIBA Europe Cup txapelketa jokatuko dute, gainera zuzenean multzo fasera zuzenean sartuta. Txapelketa hau 2015ean sortu zen eta saskibaloiko nazioarteko federazioak antolatzen duen bigarren txapelketa da BCLaren ondoren. Aurrefaseak joatuta, guztira 40 taldek osatuko dute lehen fasea, launa taldeko hamar multzoetan banatuta eta talde bakoitzak sei lehia joatuko ditu (3 etxean eta beste horren beste etxetik kanpo). Fase hau gainditzen dituztenek ezaugarri berdinak dituen beste multzo fase bat jokatu beharko dute.

 

Abonu kanpaina

Miribilla eta Bizkaia osoko meatzagintza aintzat hartuta Bilbao basketek 2023-2024 denboraldirako abonu kanpaina zabaldu zuen pasa den ostiralean “Burdinatik jaioak“ lelopean argazkian ikus daitekeen moduan. Prezio desberdinak daude lekuen arabera eta deskontu bereziak izateko aukera ere. Abonuaren barruan ACB ligako 17 lehiak, Europe Cupeko lehenengo faseko 3rak eta, aurrera egingo balute,  hurrengo faseko 3rak sartuta daude.

 

Argazkia: Bilbao Basket