Bide onetik baina oraindik asko dago hobetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko aza. 14a, 20:55

Beltzezko gizonak” orokorrean lehiakor aritu "dira bai ligan (bi norgehiagoketan izan ezik) baita FIBA Europe Cupen ere.

ACB-n bederatzi jardunaldi jokatu ostean lau garaipen eta Europan porrotik ez lehenengo lau partiduetan. Sailkapeniari erreparatuz, ligako egoera ez da kexkatzeko modukoa, bederatzigarren dagoen Andorratik hasi eta hamalaugarren dagoen Joventutera berdinduta daudelako (azken hauei egingo die bisita “belteko gizonek” igandean) jeitsiera postuetatik hiru garaipeneko distantziarekin eta play-offeko postuetatik garaipen bakarrera. Azken lau norgehiagokak erreskadan galdu izanak zalantzak sortu ahal ditu baina taldeak lehiakor aritu da Baskonia eta Zaragozaren kontra izan ezik. Gasteizen jokatutako euskal derbian etxekoak jaun eta jabe izan ziren hogei puntuko errenta lortuz (92-72) eta mingarriagoa suertatu zen aragoitarren kontrako porrota, ez aldeagatik (77-63) baizik eta lehiak izandako bilakaeragatik: “beltzezko gizonek” hamazazpi puntuko diferentzia zuten alde hirugarren laurdenaren erdialdean. Ondo dago Bartzelona, Tenerife eta Real Madril bezelako taldeak estuasunetan jarri eta, ahal izanez gero, irabaztea baina talde horiek (momentuz behintzat) ez dira Ponsarnauren mutilen ligako arerioak eta gisa horretako gainbehera edo deskonexioak ez lirateke berriro gertatu behar. Helburua, Jaume Ponsarnauk esanda, ligako hamasei onenen artean bukatzea da eta hori ahalik eta lasterren lortzeko lehia bakoitzean hasieratik amaieraraino kontzentratutik egotea ezinbestekoa da.

FIBA Europe Cup txapelketan izandako estrenaldia bikaina izan da Bilbao Basketentzat: lau norgehiagoka beste hainbeste garaipenekin. Momentuz Wloclavek talde poloniarra, txapelketako azken garailea, izan da arazo gehien jarri dizkiona. Bihar arratsaldeko 18:00etan Errumanian Sibiu izango du aurkari eta datorren astean Glasgowen Caledonian Gladiatorsi egingo dio bisita.

Denboraldi hasiera oso ona egiten ari dira “beltzeko gizonak” baina izandako deskonekzio edo ahulaldiak hobeto kudeatu behar dira txapelketak aurrera joan ahala azken momentun arazorik ez izateko.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga