Luzapenik ezean, berrogei minutu dira jardunaldiro jokatu beharrekoak. Agerikoa den arren, denbora gitxi bada ere lasaitzeak ondorio txarrak ditu eta bi asteren buruan birritan gertatu zaie “beltzeko gizonei”. Azken segunduan hogei metrotik saskiratzea ikusgarria dela ezin ukatu, baina porrota horretan soilik laburtzea ez da egia, detalle txiki eta handiak egon zirelako norgehiagoka osoan zehar. Azken horien artean nabarmenena galdutako baloi kopuru: 16; aurkariak beste hainbeste edo gehiago galtzen baditu posible litzateke lehia bat irabaztea. Kontzentrazio edo jokalarien arteko ulermen falta.
Erabakiorra izan zen beste arlo bat jaurtiketa libreena da, aspaldiko arazoa ez bakarrik denboraldi honetakoa. Atzokoan 21etik 14 sartu zituzten Ponsarnaurenek (%70, ez dago txarto) baina momentu beroenetan, markagailua estu zegoenean, ez sartzeak zigorra ekarri zuen.
Eta aurrekoari norgehiagokaren azken 61 segunduetan gertatutakoa gehitu behar zaio: zazpi puntuko aldea “beltzezko gizonen” alde (69-76) eta ez ziren kudeatzeko kapazak izan. Gogora dezagun Zaragozan 17koa zutela hamabot minuturen faltan, aldea aprobetxatu ez eta azkenean 14 puntugatik galdu zutela. Deskonekzioak sarriak dira norgehiagoketako fase batzuetan eta etxetik kanpoko bi porrot hauek, sailkapeneko erdiguneko taldeen aurka gainera, oso garrantzitsuak izan daitezke denboraldi amaieran. Espero dezagun oroitu ez beharra.
Hamar jardunaldi bakarrik jokatu dira eta balantzea 4-6koa da. Ez da alarma gorria pizteko modukoa baina bai kexka sortzeko modukoa txapelketa bukatzeko bi heren geratzen direlako baina bai da kexkatzekoa Bilbao Basketek partiduak bereganatzeko erkusten ari den ahulrasuna, etxetik kanpo batez ere. Akatsetatik ikasi beharra dago estuasunak ekiditu eta helburu nagusia lortzeko,hau da, ACB ligan mantentzea.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga