Ezusteko garaipen handia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2023ko abe. 4a, 20:01

Unicajaren aurkako hondamendaren ostean “beltzezko gizonek” adorea erakutsi zuten Valentzia mendean hartzeko (79-85). Denboraldiko bostgarren garaipena da, bigarrena Miribillaitk urrun.

Garaipen handia lortu zuen Bilbao Basketek Valentzian, ez bakarrik arerioaren pisuagatik (17 milioi euroko aurrekontua duen Euroligako taldea) baita ere jarraian jasandako sei porrotek eragindako dinamika txarrari amaiera jartzeko. Zaragozak Murtziaren aurka lortutako garaipenarekin batera jardunalidko ezustekorik handiena izan zen “beltzezko gizonena”.

Aurreko norgehiagokan gertatutakoa hitz bakar batekin laburtu daiteke: hondamendia, markagailuagatik (43-67, historian Bilbao Basketek sartutako puntu kopururi urriena) eta, batez ere, jokalariek erakutsi zuten intentsitate ezagatik. Gainera partiduaren amaieran Trygvvi Hlinason lesionatu zen eta aste batzu emango ditu jokatu gabe orkatilean izandako zaintiratuagatik. Guztia kontuan hartuta, Mumbruk zuzendutako taldea ez zirudien zauriak sendatzeko areriorik aproposena, are gutxiago bisitari moduan. 

Baina modu indartsuan hasi zuen partidua Bilbao Basketek 0-9ko partziala lortuta, puntu guztiak Sacha Killeya-Jonesen eskutik. Lehenengo laurdena bukatu baino lehen 16-15 jarri ziren etxekoak aurretik baina hori izan zen bilbotarrak marjagailuan agintea askatu zuten momentu bakarra. Hori izan zen norgehiagokaren gidoia, batek partziala lortu eta jarraian aurkariak modu berdintsuan erantzun eta, hartu-eman horretan “beltzezko gizonak” garaile atera ziren. “Beltzezko gizonek” hamairu puntuko errenta maximoa lortu zuten eta Mumbrurenek gehienez puntu batera hurbildu ziren aurretik jarritako salbuespenarekin. Hirugarren laurdena izan ezik, besteak Ponsarnaurene irabazi zituzten: 17-19, 22-24 (39-43 atsedenaldian; bai, Unicajaren kontrako lehian osoan lortutako puntu kopuru bera) 20-17 eta 20-25 (amaierako 79-85).

Estatitstika pertsonalei erreparatuta, Melwin Pantzar nabarmendu beharra dago. Talde bilbotarren jokalaririk onena e ezik jardunaldiko MVP-a izendatu bait zuten (bostgarrenean Kullamaeizan zen moduan). Joko antolatzaile suediarrak 34 puntuko balorazioa lortu zuen, 23 puntu (bikoetan 8/7, hirukoetan 1/1 eta jaurtiketa libreetan 6/6), 2 errebote, 3 asistentzia eta lapurtutak 2 baloiei esker. Berarekin batera Sacha Killeya-Jones (16, puntu, 7 errebote), Thijs De Ridder (14 puntu, 6 errebote, 2 asistentzia), Adam Smith (11 puntu, 2 errebote, 2 asistentzia, lapurtutako 4 baloi) eta Alex Reyes (10 puntu, 2 errebote, 2 asistentzia) txukun aritu ziren.

Valentziaren baitan onenak Brandon Davies (18 puntu, 9 errebote, 4 asistentzi, lapurtutako 3 baloi), Semi Ojeleye (14 puntu) eta Chris Jones (10 puntu3 errebote, 8 asistentzia) izan ziren.

Ligan hurrengo norgehiagoka larunbatean arratsaldeko 18:00etan izango dute “beltzezko gizonek” Bilbao Arenan Vljko Mrsic Bilbao Basketeko entrenatzaile izandakoak zuzentzen duen Breoganen aurka. Aurretik, FIBA Europe Cupen bigarren fasea hasteko Göttingen talde alemaniarra izango dute bisitari asteazkenean arratsaldeko 19:00etan. BI norgehiagokak bai ligan dinamika ona berreskuratu baita nazioarteko txapelketan bolada onar eusteko aproposak dirudite.

 

Argazia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga