Denboraldi hasieran helburua finkatu zen, hots, azken urteotan bezela sailkapeneko lehenengo hamasei taldeen artean geratzea. Horretarako, teworian behintzat, hamabi garaipen lortzea nahikoa da. Hau kontuan hartuta “beltzeko gizonek” ondo bideratua dute ACB-n geratzea zazpi norgehiagoka irabazi baitdituzte txapelketaren erdiajokatu ondoren.
Ez da kopuru txarra baina askoz hobea izan zitekeen norgehiagoka batzuen bilakaera zein izan zen ikusita. Batez ere Miribillatik urrrun jokaturiko hiru partidu: Zaragoza, Joventut eta Palentzia. Lehenengoan notrgehiagoka bukatzeko hamabost minuturen faltan 17 puntuko errenta zuten Ponsarnauren mutilek eta azeknean 14 puntugatik galdu zuten; bigarrenean amaitzeko 1:01geratzen zenean 7 puntuko abantaila zuten eta azken segundua puntu bategaik ez zuten irabazi eta azkena pasa den abenduaren 30ean sailkapeneko azken postuan garaipen bakarrarekin zegoen taldearen kontra (orain bi ditu) lehenengo xzatia opritu zuten lehia sei puntugatik galtzeko. Hamar izan ahal ziren garaipenak eta ondorioz, ezusteko galanta emanda, Koparako saokatuta egongo ziren Murtzia eta Valentziaren parean (Muimbruren taldeari bere etxean irabazteko kapazak izan ziren “beltzeko gizonak”).
Orain arte Bilbao Basketen ibilbidea laburtzeko hitza irregulartasuna da. Ez dira jokoan sendo ibili, kontzentrazio galera nabarmenak egon dira (aurreko adibideak dira horren isla), jokalari batzuek gorabehera handiak izan dituzte (Hlinasonen lesioaz aparte ez da zorionez besterik egon), jaurtiketa libreen portzentai baxua, azken urteetan ohitura bilakatu dena.... Hobetu beharreko gauzak dira baina oraindik behar gorrirk ez dago.
Txapeleketako lehen erdia pasata, zortzigarren eta jeitsiera postuetatik distantzia bera dute “Beltzezko gizonek”: bi garaipen. Ez dago erlazatxeko aukera handirik eta helburua ahalik eta azkarren lortzea komenigarria litzateke. Teorian, orain arte lorutakoa errepikatzearekin nahikoa izango da.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga