Bilboko Uriolaren erabiltzaile eta irakurle zaretenok jada jakingo duzue euskeraz idatzitako berri eta artikuluak argitaratzen duen txoko honek ez duela bere ibilibidea jarraituko. Pena handia da hamar urte baino gehiagoko lana eten beharra. Orain aste batzuk arduradunek presntsaurrekoa eman zuten erabaki zail hau hartzeko arrazoiak zeintzuk ziren azaltzeko eta ez naiz ni horren inguruan lerro hauetan arituko haiek ondo baino hobeto azaldu bait zuten eta.
Artikulu honen bitartez nire helburua eskerrak ematea da. 2014.eko martxoaren 26an igo nuen Bilbao Basketi buruzko lehenengo testua eta ordutik atzo arte kazetari plantak egiten aritu naiz. Ez dakit nire idazkeran somatu duzuen ala ez baina ez, ez naiz kazetaria. Saskibaloi oso gustoklo dut, txikitan ikastolako taldean jokatu nuen eta 2004-2005 denboralditik Bilbao Basketen bazkide naiz 2004-2005 denboralditik eta garai horretan, 2014an, Facebooken partiduen laburpen txikiak egiten nituen (parágrafo batekoak) eta adiskide dudan Iker Elorriagak orain ia 12 urte proposatu zidan Bilboko Uriolan kolaboratzaile izatea. Ez zuten Bilbao Basketi buruz idazten zuen pertsonarik eta baietz esan nion. Ikerrek arduradun ziren Ninbe eta Lurri komentatu zien; haien baietzaren ondoren hasi nitzen ni “abentura” honen parte aktiboa izaten. Idazteko aukera eman eta gutxira Barakaldoko BEC izan zen Munduko Saskibaloi Txapelketaren lehenengo faseko lau egoitzetako bat eta txapelketa bertatik bertara ikusteko aukera izan nuen haien lanari esker akreditazioa lortu nuelako. Hirukote horri eta baita urteak aurrera joan ahala Bilboko Uriolan haien lekua hartu dutenei eskerrik asko, inork ez didalako inoiz eragozpenik jarri nik hemen idazten jarraitzeko.
Arestian esan bezela ia 12 urte izan dira batez ere Bilbao Basketek jokatutako partiduen kronikak egiten, baina baita atarikoak, fitxaketak eta taldearen inguruko beste albiste batzuk ere. Ez naiz perfektua eta guztioi gertatzen zaigun moduan batzuetan besteetan baino finago aritu naiz idazten eta azaldu nahi nuena helarazteko orduan. Beti saiatu naiz ahalik eta modurik errezenean egiten, saskibaloiaz gutxi dakienak ere testua zailtasunik gabe jarrraitu eta ulertzeko. Ez dakit lortu dudan baina helburua hori izan da beti. Era berean, ez dakit pantailaren beste aldean nire hitzak irakurtzen pertsona asko edo gutxi egon zareten ala ez; hasieratik Bilboko Uriolako komunikazio arduradunek nire artikuluak partekatu dituzte eta gauza bera egin du azken denboraldietan Deabruak taldeak lehen Twitter deituriko sare sozialaren bidez, baita beste erabiltzaile batzuek ere artikuluak gustoko zituztela erakutsi dute aplikazioak horretarako duen botoi bat sakatuz. Gauza handia ez den arren, horrek ilusioa egin dit eta horregatik zuei, irakurle izan zaretenoi ere, nire eskerrik beroenak.
Hórrela bukatzen da Bilboko Uriolarekin izan dudan harremana. Hemendik aurrera bakarrik “marea beltzaren” parte izaten jarraituko dut orain arte bezela, inorl nahiko ez lukeen egoerak behartuta nire alde hau utziz. Plazer handia izan da oso urrun gelditzen den 2014.eko martxorik hona proiektu honen parte izatea. Agur esateko ordua da. Zoriontsu bizi; zoriontsu izan eta, berriz ere, ESKERRIK ASKO.
Argazkia: Asier Figueroa