28an, Espainiak, inposatutako gobernuaren berri eman zuen. Kataluniako 5.indarra eta bakarrik herritarren %8,5en babesa duen alderdiak, boterea eskuratu zuen hauteskundeetatik pasatu gabe. Zergatik espainiar estatuak ez ditu alderdi independentistak legez kanpo uzten? Azken finean haien helburuak antikonstituzionalak dira, eta demokrazian, irabazten duen alderdiak bere promesak bete behar ditu.
Ikaragarria izan zen indar unionisten batasuna. Miquel Iceta “sozialista”, Pedro Sanchezi Rajoiez eta PPez salbatzeko eskatu ziona, Xavier Garcial Albiolekin, ‘Badalona garbituz’ kanpaina xenofoboaren autorearekin, ‘selfie’ bat ateratzen; Paco Frutos Alderdi Komunistaren buru ohiak edo PSOEko militanteak talde faxistekin manifestazio batean parte hartzen; Pedro Sanchez, PSOEko buru berritzailea, Raxoiri eta 155ari babesa ematen. Zer esan nahi zuen Sanchezek Espainia nazioen nazio bat zela eta lurralde erreforma bat behar zela esaterakoan? Non geratu dira hitz horiek?
Espainiako estatuak argi utzi du zein den arazoak konpontzeko bere modua: Indarra eta inposaketa. Eta ez du bere erregimena aldatuko duen mugimendu bat ere ez onartuko. Bost axola zaio hainbat lurraldeetako herritarrak espainiarrak ez sentitzea.