Institutoko AMPAK eta Solokoetxeko auzo elkarteak, eta orain dela gutxi atxikitu den Bihotzean auzo elkarteak, gehienezko igorpen maila hori gutxitzea exijitzen dugu, Europar Kontseiluak gomendatzen duen ardura printzipioa aplikatuz.
Telefoniako operadoren irabaziak, ezin dira inola ere ez, hiritar eta ikasleen osasunaren lepo izan. Telefonia mugikorreko antena hauek, ikastetxe eta etxebizitzetatik 40 bat metrotara kokatuta daude, oso hurbil.
Dagoeneko badaude erradiazio hauen eragin biologiko kaltegarriei buruzkoak nahiko ebidentzia zientifiko eta honela jaso dituzte, esaterako, Europako Ingurumen Agentziak (AEMA) 2007ko irailaren 17an egindako txosten batean, Minbiziari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroak (IARC) edota OMEk. Europako Parlamentuak 2009ko apirilaren 2ko erabakian eta 2011ko maiatzaren 11ko Europako Kontseiluaren 1815 erabakian, ardura printzipioa eta prebentzio neurri urgente eta eraginkorrak aplikatu daitezela, uhin elektromagnetiko hauek giza osasunean daukaten eragin kaltegarrietatik babesteko, bereziki adin txikikoak; eskatzen du. 2014ko otsailaren 6an Euskal Parlamentuak ere, Europar Kontseiluaren 1815 erabakiarekin bat egin zuen.
Gure eskubide hauste larri hau eta gure ikastxeak, Solokoetxe BHIk, jasatzen duen segurtasun eza salatzeko, eta auzo osasuntsua aldarrikatzeko, datorren asteazkenean, ekainak 18, arratsaldeko 19:30ean, Solokoetxeko (Iturribide 10) igogailuen aurrean gurekin batzera protesta egitera animatzen zaituztegu.
Bilboko Udalak, teleoperadora eta igogailuaren enpresaren gutiziaren aurrean, hiritar guztion osasuna eta eskubideak defenda ditzan eta ardura printzipioa lehen bait lehen aplikatu dezan, auzotar zein bilbotar giztien atxikidura eta laguntza eskatzen dugu.
Gure ikastetxe, auzo eta etxeetan osasuntsu bizitzeko eskubidea eskatzen dugu!