Udalak atzera pausoa eman du hondakinen birziklapenean

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa 2014ko eka. 30a, 09:37
Aurreko ostegunean ospatutako Udalbatzarrean, bozken gehiengoarekin, Bilboko hondakinen kudeaketa Foru Aldundiari esku uztea erabaki zuten.

Kudeaketa hori orain arte era autonomoan egin da, Bizkaiko Udalerrietatik bereizita eta prozedura eta zabortegi propioarekin. Aipatzekoa da, Bizkaiko Udalerrien birziklapen maila benetan baxua dela, %32koa; 2016rako lortu beharreko helburuetatik oso urrun dagoena, "0" isuri gordin.

Hitzarmena indarrean jartzean, Aldundiak izango du Biboko hondakinen jabetza. Gauzak horrela, gure hiriak hondakinen gaineko kudeaketan edota hauek murrizteko erabiliko diren prozeduren gainean erabakiak hartzeko eskubidea galduko du, besteak beste.

Jakina da, Zabalgarbiko errausketa-instalazioak ez zuela bere funtzionamendurako beharrezkoa zen hondakin portzentai nahikoa lortzen eta horretarako, hondakin osagarri kopuru handia behar zuela. Bilbok honedakin hauek eman ezin zituenez, hemendik aurrera, dragoia elikatuko duen pentsuan bihurtuko da.

Guzti hau gertatzen den bitartean, ikerketa epistemologikoek diote, Zabalgarbiren erantzukizuna dela Zorrotzaurre, Olabeaga edota San Inazioko auzokideen artean minbiziak gora egitea.

Europako hondakinen araudiek birziklapenean eta lehengai ez-berriztagarrien bererreskurapenean aurrerapausoak ematea eskatzen dute eta hori gutxi balitz, errausketa hondakinen deuseztatzea neurri bezala desagertzea proposatzen dute 2020. urteari begira. Hala ere, tokian tokiko instituzioak kontrako bidea mantentzen dute; gasaren gehiegizko kontsumoa elikatuz, errautsen biltegitze eta isurpena aurrera eramanez; baita erraustegietatik datorren zaborrarena ere. Zein interes dago guzti honen atzean?

Gaixotasun arraroak areagotzea, negutegi efektua, usain txarra zein hauts hodeiak agertzea,  dira besteak beste, gure hondakinen kudeaketa ezegokiarekin bukatu beharraren seinaleak; asko berreskuratu daitezke, beste asko euren jatorrira bueltatu beharko dira ingurumen naturala kaltetu gabe.