Hiriak daukan diseinuak emakumeen ibilbideak mugatzen ditu, emakumeek kale batzuk zeharkatzerakoan segurtasun falta sentitzen dute, Bilboko mapa debekatuan adierazi duten modura. Horregatik hiriko diseinuak emakumeak kontutan izatea eskatzen dugu eta kalean aske eta beldur barik ibiltzeko eskubidea aldarrikatzen dugu.
Bestetik gaurko egunean egiten diren mobilizazio deialdiekin bat egiten dugu eta auzokideak parte hartzera animatzen ditugu.