Basurtuko Bihotzeko Kirurgia zerbitzua

Basurtuko kardiologia taldeak bere kezka azaldu digu, Basurtuko Bihotzeko Kirurgia zerbitzua Gurutzetan zentralizatzeko osasun sailak duen asmoa dela eta.

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak medikuekin, erizainekin eta osasun-langileekin bat egiten dugu erabaki horri aurre egiteko, zerbitzuen deszentralizazioaren aldeko apustua egiten dugulako, kasu honetan osasun-zerbitzuena, arretaren hurbiltasuna bermatzeko, eta herritarrak ekainaren hasieran deituko den mobilizazioan parte hartzera animatzen ditugu.