AUZOEN EGUNA, Jai batzordeek azken aldian izandako hausnarketa baten emaitza da. Beharrak analizatu eta gure auzoetan dugun jai eredua kontuan hartuta, uste dugu Bilboko auzoetako jaiak oso aktibo garrantzitsuak direla gure auzoetarako eta ondoren, Bilborako.
Gu gara, Jai Batzordeok, JAIAK, INAUTERIAK, OLENTZERO ETA MARIDOMINGI, SANJUANAK... prestatzen eta antolatzen ditugunak.
Gu gara, ahal dugun guztia egiten dugunok gure auzo etan kultura eta dibertimendua eskaintzeko. Gu gara gure auzoetan parte‐hartzea sustatzen dugunok. Gu gara gure auzoetan ekonomia sortzen, eta horrenbestez Bilbo bera, sortzen dugunok.
Zentzu honetan Udaletxeari inplikazio gehiago eskatzen diogu. Nahiz eta azken urte honetan, udaletxeko sail batzuekin pausoak eman diren. ESPAZIO PUBLIKOarekin, adibidez, batzar batzuk eduki ditugu eta zenbait aktuazio aurreikusia daude. Era berean, BERDINTASUN SAILArekin, elkarlan esparru bat bilatu da. Baina oraindik pausu gehiago eman behar dira, subentzioen kontuekin besteak beste. Nola uler daiteke Udalak 750 euro bakarrik ematea jaietan e
giten diren jarduera guztiak antolatzeko?
AUZOEN EGUNA horregatik egiten dugu, Bilboko auzo ezberdinetan egiten diren jaiak defendatzeko eta aldarrikatzeko.
Jai hau burutzeko, gure auzoetan egiten ditugun jai herrikoiak hartu ditugu eredu. Bestalde, AUZOEN EGUNEAN ateratako etekinak Bilboko auzoetako jai batzordeak laguntzeko erabiliko dira.
Honengatik guztiagatik dei egiten diegu, auzoetako auzokideei guztiei, bilbotar guztiei, Bizkaia osoari... eta azken finean Euskal Herriko edozein lekutan jai herrikoien alde lan egiten duen edonori... Apirilaren 12an eta 13an AUZOEN EGUNERA etortzeko eta gozatzeko.