Bilboko auzoetako Jai Batzordeen Auzotarrok koordinakundetik gure auzoetako jaiak antolatzerakoan Udalak duen jarrera salatu nahi dugu. Jai Batzordeok ahal dugun guztia egiten dugu gure auzoetan kultura eta dibertimendua eskaintzeko, baina badirudi Udalak berak antolatzen duena bakarrik hartzen duela kulturatzat, ia beti Bilbo erdialdean. Jai Batzorde bakoitza bere auzoan aritzen da lanean, beraz, guztion artean Bilbo mailan eskaintzen ditugun kultura ekimen kopurua izugarria da.
Gu gara, Jai Batzordeok, JAIAK, INAUTERIAK, OLENTZERO ETA MARIDOMINGI, SANJUANAK…
prestatzen eta antolatzen ditugunak.
Gu gara, ahal dugun guztia egiten dugunak gure auzoetan kultura eta dibertimendua eskaintzeko.
Gu gara gure auzoetan parte‐hartzea sustatzen dugunak. Gu gara gure auzoetan ekonomia sortzen, eta horrenbestez Bilbo bera, sortzen dugunak.
Zentzu honetan udaletxeari inplikazio gehiago eskatzen diogu. Nahiz eta azken urte honetan, udaletxeko sail batzuekin pausoak eman diren.
ESPAZIO PUBLIKOarekin, adibidez, batzar batzuk izan ditugu eta zenbait aktuazio aurreikusita daude. Era berean, BERDINTASUN SAILArekin, elkarlan esparru bat bilatu da. Baina oraindik pauso gehiago eman behar dira, subentzioen kontuekin, besteak beste. Nola uler daiteke Udalak 750 euro bakarrik ematea jaietan egiten diren jarduera guztiak antolatzeko?