Aspaldi konturatu ginen Bilboko Udalak Jai Batzordeak indargabetu eta desagerrarazi nahi dituela, horrek bultzatu nahi duen jai-eredua eta gurea ez baitatoz bat. Izan ere, haien xedea euren patrikak betetzea da, ez auzotarrok auzotarrontzat jai parte-hartzaileak sustatzea.
Auzoetako Jai Batzordeek 1.500na euroko diru-laguntza jasotzen dute urte osorako, eta diru-laguntza horrekin hurrengo ekimen guztiak antolatu behar ditugu: auzoko jaiak, Olentzero, Inauteriak, San Juanak eta urtean zehar egiten diren beste hainbat ospakizun. BBK Live jaialdiak, berriz, 1,4 milioi euroko diru-laguntza jasotzen du lau eguneko egitaraua osatzeko.
Horregatik, guztiagatik, Auzotarrok Bilboko Jai Batzordeen koordinakundeak Bilboko Udaleko Jai zinegotzia den Itziar Urtasuni hurrengo hau eskatu nahi dio: azal diezagula zergatik auzoetako Jai Batzordeek auzokideen eta komertzio txikien karitateaz bizi behar dugun, multinazionalek diru publikoarekin, hau da, gu guztion diruarekin, haien patrikak betetzen dituzten bitartean.
Gora Bilboko jai herrikoiak!
#GoraJaiHerrikoiak