Horra, horra Olentzero eta Mari Domingi Bilboko auzoetan

Erabiltzailearen aurpegia Auzotarrok 2017ko abe. 26a, 10:03

Argazkia: Deustuko Jai Batzordea

Diru inbertsio potoloa, publizitate handia, azpiegitura konplexu eta garestia… Bilboko Udalak ez du Olentzero eta Mari Domingiren harreran inbertitzeko arazorik, Bilboko erdiguneak hori eta gehiago merezi du!

Baina ahaztu egiten zaio Bilboko auzoetan ere jende asko bizi garela!

Eta, ahaztu egiten zaio urtez-urte, baliabide material eta ekonomiko xumeekin bada ere (Udalak ez baitu honetarako inolako laguntzarik ematen), auzoetako jai batzordeen eta jendearen ekarpen, esfortzu eta lan boluntarioari esker lortzen dela Olentzero eta Mari Domingi gure auzoetako kaleetan zehar ere presente egotea.

Gabon hauetan Olentzero eta Mari Domingi 18 auzotatik pasa dira! Eta lanean jarraituko dugu abenduaren 24ero horrela izan dadin!

 

Auzotarrok

Bilboko auzoetako jai batzordeen koordinakundea