Beti izan ditut gogoko unibertsitate garaiko ostegun gauak. Ez du asko ahola izaten zerbait ospatzera irtetzea, soilik lagunekin zerbait hartzeko elkartzeak eta gau horretarako plana, gau beraren eskuetan uzteak, berebiziko ilusioa egin izan dit 4 urte hauetan. Irrikaz eta ilusioz hartzen ditugu gau zoro horiek, ostiral goizeko klaseetan pentsatu (nahi) gabe.
Ez da aparteko gauzarik gertatu astean zehar klasean, eta ez gara beste batzuetan bezain lanpetuta ibili klaseko lanei dagokienez. Egunak pasa ahala, osteguna heldu eta iritsi zen gau horretarako planak egiteko momentua. Klaseko batekin egunean zehar nola geratu zehaztu ondoren, gaueko 10ak aldera, whatsapp bat bidali zidan ez zetorrela esanez. Momentu batetik bestera, kezkatzen hasi nintzen: ostegun baten etxean geratuko naiz? Pintxopotera gutxienez joan beharko gara, ez?
Kezka aldiak ez zuen asko iraun. Gehiegi pentsatu gabe, inertziaz (tamalez), Instagramera sartu nintzen eta Deustuko Jai Batzordearen argazki bat ikusi nuen. Une batez, gogoratu nintzen Deustuko jaiak aste bete barru direla. Bat-batean, kezka irrika bihurtu zen, amorrua, berriz, ezinegon. Birritan pentsatu gabe, klaserako hurrengo hilabetean zehar entregatu beharko ditugun lanak begiratzen hasi nintzen. Ohartu nintzenerako, kezka berriro nagusitu zitzaidan barnean, deustuarron jaietan ezin irtetzearen ideiak eraginda.
Beraz, biharko parrandaren izenean, zuhurtasun ariketa bat egitea erabaki nuen, etxean geratuta. Gauza bitxia dugu erantzunkizunaren zentzua; egun batez, parranda, ez ikasteko arrazoi izan beharrean, ikasteko aitzaki bihurtu zen. Ez dakit nahi bezain beste irteteko ahalegina suposatzen duen honek; dena dela, nire esku dagoen guztia egiteko konpromisua hartu dut neronekiko hurrengo bi asteburuetan irteteko.
Tira, beti bezala nire kontutan gehiegi galdu nahi gabe, ostegunen jarraitzaile deustuar sutsu honen buruhausteak asko gustatu ez bazaizkizue ere, animatu zaitezte giro ederra prestatuko dugu ta!